Hautazko kredituak amortizatzeko prozedura
Inprimakia idazkaritzan edo hurrengo estekaren bidez eskuratu behar da:
Hautazko kredituak amortizatzeko inprimakia (pdf, 869 KB)
Inprimaki hori betetzerakoan kontuan izan behar da "Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartu" buruzko atalean agertu behar dela: Ikus: www.ehu.eus "Profilak" "Ikasleak" "Graduko Ikasketak" "Akademia Araudiak" "Graduko Ikasketetan kredituak transferitu eta Onartzeko Arautegia"
Inprimakia ikastegiko Idazkaritzan utzi behar da, egindako jardueraren frogagiriarekin batera (originala eta fotokopia, biak erkatzeko).
Otsailean eta apirilean graduatuko diren ikasleentzat epe bereziak irekitzen dira, Ikastegiak zehaztu beharrekoak.
Eskariei buruzko erabakia hartu ondoren, amortizazioak espedienteetan sartzen dira eta ikasleen etxeetara igortzen dira horien berri emateko.
EZOHIKO kreditu amortizazioa (Gradua amaitzen dutenentzat):
2019ko Urtarrilaren 14tik - 16ra
2019ko Maiatzaren 06tik - 08ra
Erreklamazioak:
Erreklamazioa egin aurretik Ikastegiko Idazkaritzara joatea gomendatzen da, hutsegiteren bat dagoen ikusteko. Horrelakorik ez badago, erreklamazioa hilabeteko epean aurkeztu beharko da Errektorearen aurrean, baliozkotzeari buruzko txostenean adierazten den moduan. Erreklamazio inprimakia (pdf, 872KB)