Baliozkotzeak

OHARRA:
Fakultateko Batzarraren 2011/11/30eko aginduaren arabera, espedienteen tokialdatze kasuan, ikasleak matrikulako lehen urtean eta soilik lehen urtean dagozkion konbalidazio GUZTIAK eskatu behar ditu. Ikasketa desberdinak aldi berean burutzen ari diren ikasleen kasuan, aldiz, urtero egiten dituzten irakasgaien konbalidazioa eskatu ahal du.

Inprimakia

 

Prozedura

 
  • Inprimaki hori bete
  • Noten ziurtagiri originala edo fotokopia erkatua eta egindako irakasgaien programak (jatorrizko unibertsitateak zigilaturik) erantsi behar zaizkio (baliozkotu beharreko ikasketa EHUn egin duen ikaslea izan ezean).
  •  Jatorrizko Unibertsitateko Ikasketa plana
  • Aurkeztu behar dituzun dokumentu guztiak grapatu gabe ekarri behar dituzu

Atzerriko ikaslea bada, zinpeko itzultzaile batek itzulitako noten ziurtagiria ekarri beharko du. Irakasgaien programek ere itzulita egon behar dute, baina kasu horretan ez da beharrezkoa itzulpena zinpeko itzultzaile batek egitea.

Epea

 

Eskaerei buruzko erabakia hartu ondoren, baliozkotzeak ikasleen espedienteetan sartzen dira eta baliozkotzeari buruzko txostena beren etxeetara igortzen zaie.

Epeak

Erreklamazioak

 

Erreklamazioa egin aurretik Ikastegiko Idazkaritzara joatea gomendatzen da, hutsegiteren bat dagoen ikusteko. Horrelakorik ez badago, erreklamazioa hilabeteko epean aurkeztu beharko da Errektorearen aurrean, baliozkotzeari buruzko txostenean adierazten den moduan. Erreklamazio inprimakia (pdf, 925KB)