2020-21 EZINBESTEKO INFORMAZIOA NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMETAN PLAZA LORTU DUTEN IKASLEENTZAT

1.- ATZERRIKO UNIBERTSITATERA JOAN AURRETIK

IZEN-EMATEA ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN

Atzerriko unibertsitatetik e-mailez informaziorik jaso ez baldin baduzue, haien webgunera jo ezazue. Igorri beharreko dokumentazioari buruzko jarraibideak jarrai itzazue, epeak eta abar.

Mugikortasun plaza lortu izanak EZ du nahitaez esan nahi ikaslea harrera unibertsitatean onartu dutenik. Harrera unibertsitatean onartua izateko kudeaketak egitea Ikaslearen erantzukizuna da. Onarpen eskabideak aurkezteko Unibertsitate bakoitzak ezartzen dituen epeak Ikasleak bete beharko ditu, kasu batzuetan on line; izan ere, unibertsitate askok ez dute epez kanpo bidalitako eskaririk onartzen.

OHARRA: Beharrezkoa baduzue, zuen espediente akademikoa (ingelesez “Transcript of Records”) emango dizuegu.

INFORMAZIO PRAKTIKOAK

  • Ostatua eta bestelako gai praktikoei buruz:

Harrera unibertsitateko webgunea kontsultatu eta bertako koordinatzailearekin harremanetan jarri. Atzerriko unibertsitaterako bidaia eta ikasketaldi osorako ostatua kudeatzea ikaslearen erantzukizuna da. Unibertsitate gehienek ikasleari hirian ostatua lortzen laguntzeko bulego bat izan ohi dute.

  • Aseguru eta osasun arretari buruz: NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:
  • Bisari buruz: Tokian tokiko enbaxada edo kontsulatuetan egin kontsulta eta lehenbailehen tramitatu, datuen zuzentasuna behar bezala egiaztatuz.

  • Online hizkuntza mailaketa-probari buruz (Erasmus+ soilik): mugikortasun ikasleak nahitaez 2 hizkuntza mailaketa-proba egin beharko ditu sarean OLS aplikazioaren bidez: lehena, ikaslearen mugikortasuna hasi baino lehen; bigarrena, hura amaitu ondoren. 

DIRU-LAGUNTZAK

  • Horietako batzuk ikasleak berak gestionatuko ditu eta besteak ORI-k gestionatuko ditu. Zenbatekoak eta tramitazioari buruzko informazioa haien webgunean eta GAURen kontsultatu.
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo erroldatuak: bakoitzari dagokion Gobernu Autonomoaren Hezkuntza Zerbitzuan ere informazioa jaso. 

  • Ikasteko beka orokorren onuradunek (Eusko Jaurlaritza, beste Gobernu Autonomoak eta Hezkuntza Ministerioa) eskatutako betebeharrak betetzen badituzte, bekadunak izaten jarraitu ahal izango dute.

KREDITUEN AINTZATESPENA

Egonaldia hasi baino lehen, Dekanordearekin “Akademi Aintzatespenerako Aurretiazko Konpromisoa” (Erasmus, AL, OD) adostu beharko da. Agiri horretan helburuko ikastegian egingo diren irakasgaiak eta UPV/EHUn izango dituzten aintzatespenak zerrendaturik egongo dira. 

KONPROMISO AKADEMIKOARI BURUZKO OHAR GARRANTZITSUAK (Pdf)

DOKUMENTU HAU MUGIKORTASUNA HASI AURRETIK BETE GABE ETA IKASLEAK ETA DEKANORDEAK SINATU GABE BALEGO, EZ DA INOLAKO AINTZATESPENIK EGINGO.

GRADU AMAIERAKO LANA DERRIGORREZ LETREN FAKULTATEAN DEFENDATU BEHARKO DA, BERAZ, EZINGO DA HELBURUKO UNIBERTSITATEAN AINTZATETSI.

UPV/EHUko MATRIKULA

  • Automatrikularako epean Konpromiso Akademikoan sartutako UPV/EHUko irakasgaien matrikula egin beharko duzue. Posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizue.

  • Hauez gain, Konpromiso Akademikoan ez dauden irakasgairik izanez gero, hauek ere matrikulatu beharko dituzue, hauei dagozkien azterketak Gasteizen ohiko edota ezohiko deialdian egingo dituzuelarik.

  • Fakultateko Idazkaritzatik posta elektronikoz matrikularen gordekina igorriko dizuete: egiaztatu dena zuzen dagoela.

2.- ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN

  • Igorri ORI-ra (Leioara) beharrezko dokumentuak (GAUR eta Web-orrian ikusi): egonaldiaren hasierako ziurtagiria, egonaldi amaierako ziurtagiria, amaierako txostena, etab.
  • Konproba ezazue behin betiko Konpromiso Akademikoa, hiru aldeengatik dagokion moduan sinaturik eta zigilatua, Fakultateko Nazioarteko Mugikortasun Programen Bulegoan entregatu duzuela.
  • Egonaldia amaitzerakoan, kalifikazioak jaso behar dituzue, aintzatespena egin diezazkizuegun: ZIURTAGIRIA OFIZIALA eta ORIGINALA izan behar du, helburuko unibertsitateak sinatu eta zigilatutakoa, bertan ECTS kredituen kopurua agertu behar da. Kalifikaziorik gabeko asistentzia ziurtagiriek ez dute baliorik izango.

  • Kalifikazioak eskura jasotzen ez badituzue, helburuko unibertsitatean gure posta helbidea edo helbide elektronikoa utzi geuri zuzenean igor diezazkiguten.

3.- ATZERRIKO UNIBERTSITATETIK ITZULI ETA GERO

  • Noten ziurtagiria etxera iristen bazaizuee, ziurtagiri ORIGINALA gure bulegora lehenbailehen ekarri edo eskaneaturik bidal egiguzue. Zenbat eta guk kalifikazioen aintzatespena azkarrago egin, hainbat eta lehenago egingo duzue datorren ikasturterako matrikula.

  • Automatrikula epea hasi baino aste bete lehenagorako kredituen aintzatespena egitea posible izango ez balitz noten ziurtagiriaren igorpena berandutu delako, ikasleari automatrikula egiteko hitzordua epearen azken egunean esleituko zaio. Ondorioz, izan liteke ikaslea hautazko irakasgairen batean matrikulatu ezin izana matrikulazioak beterik egon litezkeelako.

  • Notak aurkezteko azken epemuga: hurrengo ikasturteko irailaren 30a. Data hau iragan ostean, aktak itxiko dira eta ez da irakasgairik kalifikatuko.