News
- Fakultateko Batzarraren ikasleen sektorea berriztatzeko hausteskundeen deia eta egutegia
- Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa
- Certificación CILS (Certificado de italiano como lengua extranjera) 2019
- Atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa 2018
- CILS Italiera atzerri-hizkuntza azterketa ofiziala 2018
Events
Katalanaren aldakortasun sintaktikoa: berezitasunak eta euskararekin bat egiten duten ezaugarriak ( Conference)
When end where
06/04/2016
Description
Anna Pineda doktore-osteko ikertzaileak katalanaren aldakortasun sintaktikoari buruzko hitzaldi bat emango du gure fakultatean.
Anna Pineda Baionako CNRS IKER UMR 5478 ikerguneko ikertzailea da gaur egun, Kataluniako Generalitateak emandako Beatriu de Pinós izeneko doktore-osteko bekari esker.
Xehetasun gehiagotarako, ikus ikertzailearen webgunea:
www.annapineda.cat
Katalanaren aldakortasun sintaktikoa: berezitasunak eta euskararekin bat egiten duten ezaugarriak
Hitzaldi honetan katalanaren aldakortasun sintaktikoa izango dugu hizpide. Katalanaren dialektoen deskribapen orokorra emango dugu, eta aldakortasunaren kasu zehatz batzuk aztertuko ditugu, hala nola, ezeztapena, aditz laguntzaileak eta datibo/akusatibo alternantziak.
Bestalde, euskara eta katalana alderatuko ditugu, eta ikusiko dugunez, katalanez agertzen diren fenomeno aldakor batzuk, alternantziak adibidez, euskaran ere agertzen dira.