SICUE 2020-2021

1.- Bete beharreko baldintzak

Eskaera egin aurretik oso garrrantzitsua da Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzako webgunean  indarrean dagoen SICUE mugikortasun programaren deialdiaren informazioa irakurtzea.  Batez ere, hurrengo dokumentuak: OSO GARRANTZITSUA, BALDINTZAK ETA MUGAPENAK eta BETEBEHARRAK.

2.- Norakoak

SICUE Programa:

Letren Fakultateko ikasleriak SICUE Programaren bitartez hurrengo norakoetan eskaera egin dezake:

3.- Eskaria eta Dokumentazioa

SICUE mugikortasun programarako eskaera GAUR plataformaren bidez egin beharko da, ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan harturik.

Gehienez 3 norako ezberdin aukeratu daitezke ikaslearen lehentasunaren arabera ordenaturik.

Oharra: eskaera egitean mozilla firefox edo internet explorer nabigatzaileak soilik erabili. Beste nabigatzaile batzuekin izan liteke zuzen ez ibiltzea.

Eskaera egin ondoren, hurrengo dokumentazioa Letren Fakultateko 2.44 bulegoan entregatu beharko da:

  • Eskaera-orria inprimaturik eta sinaturik; GAURen eskaera egin ondoren lortutakoa.
  • Karnet tamainako argazki bat.

 

Oharra: dokumentazioa bulegoan fisikoki entregatu ezin bada, epe barruan eta PDF formatuan hurrengo helbidera bidali beharko da: nazioartekoak.letrak@ehu.eus

4.- Esleipena

Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra batezbesteko nota da. Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batezbesteko nota altueneko eskaritik hasita batezbesteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, SICUE mugikortasun programan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.