Cabecera

Menu Toggle site navigation

Asset Publisher

Itzulpengintzari buruzko hitzaldiak eta tailerra (AETI)

When and where

18/02/2015, 09:00

Description

UPV/EHUko AETIko batzordekideok jo ta ke gabiltza ikasleentzako ekintza berriak antolatzen. Oraingo honetan jardunaldi osoa prestatu dugu hurrengo asteazkenerako, otsailaren 18a. Goizean bi hitzaldi egongo dira, produktibitate eta testuartekotasunari buruzkoak, eta ikusentzunezko itzulpenaren inguruko mahaingurua. Arratsaldean, ahots gainjarrirako itzulpen tailerra. Atxikituta duzue fakultatean eseki dugun kartela.

AETIko bazkideek goizeko ekintzak doan gozatu ditzakete http://bit.ly/jornadaAETI  loturan izena emanez, eta 5 €-ren truke tailerrean parte hartu ahal izango dute. Bazkide ez direnek 5 €-ko prezio sinbolikoa ordaindu beharko dituzte goizeko hitzaldietara eta mahaingurura joateko, eta 10€ tailerragatik. Ostiralera arte, 13ra arte, luzatu dugu deskontua, eta 10 €-ren truke jardunaldi osorako sarrera izango dute.

Prezioak sinbolikoak dira, kartelak eta hizlarien garraio eta ostatu gastuak ordaintzeko erabiliko baita dirua.

Agur bero bat.

EHUko AETI

Facebook: /vocaliaaetiehu <https://www.facebook.com/vocaliaaetiehu

Twitter: @VocalAETIehu

<https://twitter.com/VocalAETIehu>