Cabecera

Menu Toggle site navigation

Asset Publisher

ESPERIENTZIA GEOGRAFIKOAK: GURE GEOGRAFOEN BIZITZA PROFESIONALA EZAGUTZEN (Chat)

When and where

19/04/2021, 13:00

Kartela

Description

 

 

Datorren astelehenean, apirilaren 19an, geografoen bizitza profesionalari buruzko hitzaldi bat antolatuko da 13etik 15etara Letren Fakultateko 0.09 ikasgelan.

Bertan, EHUko 6 egresatuk partekatuko dizkigute haien esperientziak lan-munduan, ikasleak motibatzeko asmoz, gradua amaitu ondoren zenbat aukera dauden ezagutu dezaten. Arlo ezberdinetako geografoak izango dira, gure zientziaren aniztasuna ordezkatzeko helburuarekin.

Esan bezala, ekitaldia presentziala izango da, baina esleitu diguten ikasgela nahiko txikia denez gero, hitzaldia presentzialki ikusteko, nahitaezkoa izango da izena ematea. Horretarako, korreo bat bidali beharko dute nire helbidera (xabier.herreroo@ehu.eus) eta bakarrik lehendabizikoek izango dute era presentzialean egoteko aukera.  

 

Halaber, BBCren bidez jarraitzeko aukera egongo da hurrengo estekan: 


https://eu.bbcollab.com/guest/4ead91f7102b47bf98189e96ac88b330