Cabecera

Menu Toggle site navigation

Asset Publisher

Omenaldia Milagros Quijada irakasleari

When and where

21/04/2021, 17:15

Description

Asteazkenean, apirilak 21, arratsaldeko 17:15etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Gradu Aretoan, omenaldia egingo zaio Milagros Quijada Sagredo irakasleari, erretiroa dela eta, bere bi dizipuluk antolatuta (M. Carmen Encinas Reguero eta Javier Bilbao Ruiz).

Ekitaldian Iñaki Bazan Letren Fakultateko dekanoak eta Carlos Garcia Castillero UPV/EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko zuzendariak hartuko dute parte. Gainera, Jose Antonio Fernandez Delgado Salamancako Unibertsitateko Grezierako katedradunak ere parte hartuko du.

Horrez gain, irakaslearen omenez argitaratu den omenaldi liburua ere aurkeztuko da. Bertan, bere artikulu esanguratsuenetako batzuk jasotzen dira eta, horiez gainera, Greziako antzerkian adituak diren nazio mailako zein nazioarteko 16 ekarpen berri daude.

 

Online saioa