Politica-Calidad

Kalitate Politika eta Helburuak

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, Unibertsitatearen Plan Estrategikoarekin eta bere estatutuekin lerrokatuta, kalitatearekiko eta bikaintasunarekiko konpromisoa hartzen du, irakaskuntzaren, ikerketaren eta ezagutzaren transferentziaren bidez goi-mailako irakaskuntza-zerbitzua emateko, erantzukizunez gauzatuz unibertsitatearen, kulturaren eta osasunaren proiekzioa. Horretarako, bere jardueren oinarri diren  kudeaketa prozesu, zerbitzu eta emaitzak kalitate eta bikaintasun estandarrekin betetzeko ezinbesteko konpromisoa hartzen du, berrikuspen eta hobokuntza ziklo baten baitan.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak bere helburu eta jarduteko printzipio nagusien artean du kalitatezko kultura finkatzea. Konpromiso hori zentroko Kalitatearen Barne Bermerako Sisteman (IKKS) islatzen da. Sistema horretan,  Fakultatean irakasten diren titulazioen (Graduak eta Graduondokoak) kalitatea bermatuko duten prozedurak eta ekintzak aurreikusten dira. Era berean, diseinatutako IKKSak barneko eta kanpoko interes-taldeak ditu protagonista edo eragile nuklear. Barne-interes taleen artean daude ikasleak, irakasleak (II), koordinatzaileak, teknikariak eta kudeaketa eta administrazio eta zerbitzuetako langileak (TEKAZEL). Kanpo-interes taldeen artean ostera, unibertsitate lankideak; erakunde laguntzaileak, instruktoreak; enplegatzaileak; ikasketak amaitu dituzten pertsonak; hezkuntza, osasun, gobernu eta ikerketa erakundeak, eta; oro har, gizartea.

Tituludunen prestakuntzari dagokionez, dekano-taldeak uste du kalitatezko kultura ezartzea faktore estrategikoa dela tituludunen gaitasunak, trebetasunak, jarrerak eta ahalmenak enplegatzaileek eta oro har gizarteak errekonozitu ditzaten. Ildo horretan, bere interes-taldeen beharrak eta igurikimenak asetzera bideratzen ditu bere ahaleginak, eta konpromisoa hartzen du, kalitatezko kultura ezartzeko, eskura dituen giza baliabide, baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak erabiliz.

Horretarako, Fakultateko Batzordeak izendatutako Kalitate Batzordea du eratua. Batzorde horrek, dekano-taldearekin batera, IKKSaren plangintza eta jarraipen lanetan parte hartzen du eta  Fakultateak duen politikaren, helburuen, planen, programen, erantzukizunen eta lorpenen barne komunikazioan laguntzen du.

Ikastetxeko Kalitate Batzordea, gainera, tituluen curriculum-garapenaren plangintzan eta jarraipenean, Fakultateko dekano-taldeari eta Fakultate Batzarrari laguntzen eta aholkua ematen dion organoa da. Era berean, Fakultateko Kalitate Batzordea arduratzen da Docentiaz txostenak egiteaz, ondoren irakasleen ebaluazioa egiteko.

Fakultateko Batzarrari dagokio ikastetxearen kalitate politika eta helburuak onartzea, titulazioetan proposatutako hobekuntza eta aldaketa ekintzak berrikustea eta onestea, bai eta Kalitate Batzordearen eraketa, osaera eta eginkizunak onartzea ere. Bestealde, Kalitate Batzordeak Fakultate Batzarrari erabakiak hartzen lagunduko dioten egokitasun-txostenak egingo ditu.

Kalitate Batzordea eta Fakultateko Batzordea barne interes-talde guztietako ordezkariek osatzen dute (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta TEKAZELak), eta horrek bermatzen du interes- talde guztien parte-hartzea kalitate politika eta helburuak  definitzean, eguneratzean eta onartzean.

Prozesuak eta prozedurak

Esparru horretan, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak kalitate-helburu hauek zehaztu ditu:


• IRAKASKUNTZA ESKAINTZA: Prestakuntza eskaintza bikaina eta kalitatezkoa sustatzea eta eskaintzea, zientziaren berrikuntzekin, enplegatzaileen behar eta itxaropenekin eta, oro har, gizartearekin bat datorrena.
• PROIEKTU AKADEMIKOA: Irakaskuntza eta ikerketa kalitatearen hobekuntza sustatzea, ezagutzak eskuratu eta eguneratzeko, nahiz Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren eskakizunetara egokitutako gaitasunak garatzeko.
BERRIKUNTZA: Fakultateari tokiko, nazioko eta nazioarteko ospea ematen dioten irakaskuntza berrikuntzako jardueren garapena sustatzea.
• LANKIDETZA, BERDINTASUNA ETA JASANGARRITASUNA: Fakultatearen eremuan iraunkortasuna sustatuko duen ingurune parekide eta kolaboratzailea bultzatzea.
• ETENGABEKO HOBEKUNTZA: Etengabeko hobekuntzarako konpromisoa gauzatuko duen jarraipen eta ebaluazio prozesua bultzatzea.


Kalitate-helburu horiek, gaur egun luzatuta dagoen 2018-21eko Plan Estrategikoaren helburu estrategikoetara hedatzen dira.

 

 

 

Web Content Display

Web Content Display

Web Content Display

Web Content Display