Hizkuntza Indigenak Ama Lurra Zaintzen

Erakusketa ibiltaria

Image

Erakusketa honek euskal herritarrei bi kontu jakinaraztea du helburutzat. Batetik, kooperazio linguistikoa nola ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzi eta zein aukera dituen. Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagutu ditzagun. Halaber, bioaniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren arteko harremana ere badu gogoeta-gai.

Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza hizkuntza indigena batean eta mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta.

Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen kontakizunok. Galzorian dauden hizkuntzak dira gehienak; bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta, sarritan, gatazkaz inguratutako gizartean kokatuta daudenak, baina hiztunen lan eta gogoari esker biziberritzeko ahaleginetan ari direnak.

Irudi eta kontakizunez gain, fitxa tekniko labur baten bidez, ikusgai dagoen hizkuntza bakoitzaren egoerari buruzko informazioa eskaintzen da panel bakoitzean, eta gainera, QR kode baten bitartez, kontakizun horiek jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera eskaintzen da.

Halaber, pantaila batean Beltzean Mintzo dokumentalaren zati bat eta hizkuntza-lankidetzarekin lotutako irudi sorta bat ikusteko aukera eskaintzen da.

Erakusketa hau Garabide Elkartearen (Hizkuntza-lankidetzan ari den Gobernuz Kanpoko Erakundea) eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren arteko lankidetzaren emaitza da.

Liburuxka

Egutegia

Image

News and Events

Ikerketa artikuluen bilduma eleaniztuna (IDIL 2022-2032)

First publication date: 30/05/2022

Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadaren (2022-2032) markoan, ikerketa artikuluen nazioarteko deialdi bat zabaldu zen, mundo-mailako hizkuntza indigenak sustatzea eta babestea zuena helburutzat.

Ekimen horretan mundu osoko ikertzaileei beren ikerketen aurkikuntzak partekatzeko gonbita egin zitzaien, zazpi ardatz tematikotan banatuta: i) garapen iraunkorra, ii) hizkuntza aniztasuna eta kultura-ondarea, iii) gizarteratzea eta genero berdintasuna, iv) ezagutza, hezkuntza eta zientzia, v) giza eskubideak, vi) teknologia eta vi) gai humanitarioak.

Deialdi horretan bildutako datuekin bilduma eleaniztun bat argitaratu da, ikerketan hizkuntza indigenek duten egoera ebaluatzeko helburua duena. Horrela, ekimen honen bitartez, herri indigenen ekarpen intelektualen eta hizkuntza ondarearen balioa ikustera eman nahi izan da, bai eta dagoen ezagutza zabaldu ere.

Gehiago jakiteko: https://articles.unesco.org/es/articles/estado-del-arte-de-las-lenguas-indigenas-en-la-investigacion

With the support of

Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department   Elorrioko Udala