News

Udako ikastaroa

Udako ikastaroa. Smart Rural Communities (SRC)

Irailak 12-13. Donostian

First publication date: 19/07/2019

‘mantra’ sortu ditu: alde batetik, ‘hirien mundu batean bizi gara, gero eta gehiago’; bestetik, eta modu ia osagarri batean ziurrenik, ‘hiriek eta komunitateek adimendunak izan behar dute’. Egia bada ere biak ala biak bat datozela errealitate globalarekin, ñabardurak egin behar zaizkie baieztapen horiei.  

Garapenerako lankidetzaren alorrean, eraldaketa eta disrupzio hauek mehatxutzat hartzen ari dira (landa eremuen atzerapena, arrakala soziala eta digitala handituz herrialde garatuei dagokionez), baina baita aukera gisa ere, komunitateetan estrategikoki eta operatiboki lan egiteko modua birpentsatzeko (‘smart’ kontzeptuari buruzko diskurtsoa birformulatzeko aukerari dagokionez, ikuspegi inklusiboago batean, zuzenki lotuta GJHekin.

Testuinguru horretan, garapenerako lankidetzaren nazioarteko agendak planteatzen dituen desafio berriei erantzuteko, Smart Rural Communities (SRC) programa sortu zen Euskadin, 2017an, hainbat sektore eta sentsibilitateren elkarlanaren fruitu gisa: (i) gizarte ekonomian oinarritzen diren sektore enpresariala eta industriala, (ii) garapenerako lankidetzarena, eta (iii) politika eta aldaketa estrategikoetara orientatutako zientifiko-akademikoa. SRCren helburua da integratzea lankidetza proiektuetan emandako urteetan ikasitakoa, landa eremuek egun eskatzen dituzten garapen ikuspegiak eta berrikuntzak alor teknologikoan eta sozialean dakartzan aukera berriak. Lurralde garapen eredu berri bat modelizatu nahi du, probatu eta eskalen bidez eman, eremu horietan bizi diren pertsonen berrikuntza sozialerako gaitasunean oinarritua (tresna egokiak dituztenean sortzen den gaitasuna).

SRC programa  lankidetza arloko desafio multi-agente bat da (multistakeholder), honako hauen artean: Mondragon Korporazioaren MISE dibisioa, GKEak, Ekintzaz Lagundu, Mundukide eta Oxfordeko Unibertsitatea, Kolonbia eta Mozambikeko tokiko eragileekin eta landa komunitateekin batera.

SRC Uda Ikastaroa gizartera zabaldutako koprodukzio gune gisa aurkezten da, SRC eraikuntza prozesua bera partekatuz parte hartzaile/ikasleekin. Ez da oinarri teorikoko Uda Ikastaro bat, baina ezta kasuen aurkezpenean oinarritutako ikastaro bat ere.

Horregatik, ikastaroko parte hartzaileak/ikasleak jatorri askotarikoak izan daitezke: kooperatzaileak, garapenerako lankidetzaren profesionalak, kudeatzaile publikoak, proiektuen kudeatzaileak, enpresa teknikariak, ikertzaileak, artistak, aktibistak, gizarte ekintzaileak, teknologoak, ingeniariak, antropologoak, soziologoak, zientzia natural, ingurumen zientzia eta lurralde zientzietako pertsonak, abokatuak, programatzaileak, psiko-pedagogoak…

Ekintzaz Lagundu Fundazioak antolatutako ikastaro honek nazioarteko izaera izango du, eta aukera ezin hobea izango da beste modu batean nekez elkartuko liratekeen hainbat sektore eta jatorritako pertsona ugariren ekarpena biltzeko. Kontuan hartuko ditugu GJHek hartu duten garrantzia, Ekintzaz Lagundu Fundazioa egiten ari den lanaz gainera, abiapuntu izan daitezkeenak ibilbide zabalago bati begira.

 

Informazio gehiago: https://www.uik.eus/es/smart-rural-communities-src-hacia-un-nuevo-modelo-de-desarrollo-rural-inteligente-en-cooperacion?utm_campaign=2019%2F07%2F17+14%3A23&utm_medium=email&utm_source=bd