Irakasleei zuzendutako Ingeniaritza Grafikoan Irakaskuntzaren Berrikuntzako Mintegia

First publication date: 11/11/2019

Azaroaren 22an, ostirala, 10:00etatik 13:00era Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Gradu Aretoan, Ingeniaritza Grafikoan Irakaskuntzaren Berrikuntzako Mintegi bat emango da. Mintegi hau Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasleei zuzenduta dago.

Mintegi honetan hainbat arlotako adibideak erakutsiko dira: matematikak, fisika, mekanika, adierazpen grafikoa eta multimedia proiektuak.

Izena emateko email bat bidali Mariló Plazaolari (marilo.plazaola@ehu.eus) azaroaren 18a, astelehena, baino lehen