Ekoscan

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, kalitatearen aldeko erronkaren testuinguruan, Ingurumen Kudeaketa txertatu du bere Kudeaketa Sisteman. Horren emaitza da Ekoscan Ziurtagiria, 2007. urtean lortutakoa eta urtez urte berritu dena. 2018ko apirilaren 27 eta 28an.

Ziurtagiriak oinarrizki bi alde aztertzen ditu:

Guri eragiten digun ingurumenaren lege-araudia betetzen dugula egiaztatzea hainbat gaitan, hala nola lehengaien eta hondakinen biltegiratzean, hondakinen tratamenduan, atmosferako igorpenetan.

Ingurumenaren kudeaketan etengabeko hobetze-prozesua abian dela egiaztatzea, baliabide gutxiago erabiltzeko (lehengaiak eta energia) eta kontsumitzen duguna baino gehiago birziklatzeko.