GrAL enpresan

Enpresek, GAUR aplikazio informatikoan erregistratuz (internet bidez) egiten dituzte Gradu Amaierako Lan (GrAL) eskaintzak. Aplikazio honen bidez, enpresa eta ikasleak kontaktuan jartzen dira. GrALa garatzeko, enpresan gehienez 1200 orduko egonaldia egin dezake ikasleak.

Enpresek, GAUR aplikazio informatikoan erregistratuz (internet bidez) egiten dituzte Gradu Amaierako Lan (GrAL) eskaintzak. Aplikazio honen bidez, enpresa eta ikasleak kontaktuan jartzen dira.
GrALa garatzeko, enpresan gehienez 1200 orduko egonaldia egin dezake ikasleak.

Eskaintza egiteko prozedura

1. Enpresa-Kontua sortu

  • Erregistratzeko eskaera egin ondoren, erabiltzailea eta pasahitza e-mailez jasoko dituzu. Horrela, GRAL eskaintzak GAUR plataforman kudeatu ahalko dituzu.
  • Enpresa jada erregistratuta baldin badago, baina erabiltzailea eta/edo pasahitza ahaztu baduzu eskatu hemen: do-ep.karreragunea@ehu.eus

2. Eskaintza berria sortu

Zalantzarik izanez gero,  gidaliburuak eskuragarri dauzkazue.

GARRANTZITSUA!!! Enpresan egonaldia hasi aurretik, Lankidetza Hitzarmena sinatu behar da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (GIE) eta GrALa eskaintzen duen erakundearen artean. Bertan adostutako baldintza partikularrak jasoko dira. Horrela, egonaldiak irauten duen bitartean aseguruaren babespean egongo da ikaslea.

Hitzarmena egiteko prozedura

Hitzarmena GIEko idazkaritzan tramitatuko da. Horretarako beharrezkoa izango da, enpresan egonaldia hasi baino gutxienez bi lan egun lehenago, honako informazioa komunikatzea (do-ep.karreragunea@ehu.eus) :

  1. Hitzarmenaren behin betiko baldintzak, enpresak komunikatu behar ditu (beharrezko datuak)
  2. GrALa zuzenduko duen GIEko irakaslea, ikasleak nor izango den komunikatu behar du

Hitzarmenaren 3 ale prestatuko dira eta ikasleak idazkaritzan jasoko ditu, enpresara eraman, eta bertan sinatu eta zigilua jartzeko. Sinadura guztiak dituztenean, ale bat enpresak jasoko du, beste bat ikasleak, eta hirugarrena, GIE-ko idazkaritzan entregatu beharko du ikasleak GRALa hasi baino lehen. Ez entregatzeak GRALaren baliogabetzea ekar lezake.

Hasiera batean adostutako egonaldia luzatu beharko balitz, hitzarmena luzatzeko eskaera korreo elektronikoz do-ep.karreragunea@ehu.eus helbidera bidali beharko da.

Hitzarmenaren baldintzetan beste edozein aldaketa egin beharko balitz, idatziz bidali beharko da eskaera do-ep.karreragunea@ehu.eus helbidera.