Praktiken eskaintza: enpresa

Enpresek, GAUR aplikazio informatikoan erregistratuz (internet bidez) egiten dituzte praktikak eskaintzak. Aplikazio honen bidez, enpresa eta ikasleak kontaktuan jartzen dira.

Borondatezko praktikak enpresan egiteko epea: dagokion ikasturteko irailaren 1etik abuztuaren 31 arte.

Egiten ari den Graduaren arabera, ikasleak gehieneko ordu kopuru jakina burutu ahal izango du enpresan:

Gradua Gehieneko ordu kopurua

Industrialak (Elektrikoa, Elektronika eta Automatika, Mekanika)

750
Ing. Zibila 550
Arkitektura Teknikoa 825

 

Eskaintza egiteko jarraibideak:

1. Enpresa GAURen erregistratu

  • Erregistratzeko eskaera egin ondoren, erabiltzailea eta pasahitza e-mailez jasoko dituzu. Horrela, praktika eskaintzak GAUR plataforman kudeatu ahalko dituzu.
  • Enpresa jada erregistratuta baldin badago, baina erabiltzailea eta/edo pasahitza ahaztu baduzu eskatu hemen: do-ep.karreragunea@ehu.eus

2. Eskaintza berria sortu

Zalantzarik izanez gero, Web-aplikazioaren gidaliburuak atalean enpresen eskuliburua eskuragarri daukazue.

GARRANTZITSUA!!! Enpresan egonaldia hasi aurretik, Hezkuntza Lankidetzarako Hitzarmena sinatu behar da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (EIG) eta praktika eskaintzen duen erakundearen artean, indarrean dagoen araudiari jarraiki. Bertan praktikaren baldintza partikularrak jasoko dira. Horrela, praktikak irauten duen bitartean aseguruaren babespean egongo da ikaslea eta amaieran, kredituen onarpena eskatzeko aukera izango du.

Hitzarmena egiteko prozedura

Hitzarmena GIEko idazkaritzan tramitatuko da. Horretarako beharrezkoa izango da, praktika hasi baino gutxienez bi lan egun lehenago, honako informazioa komunikatzea (do-ep.karreragunea@ehu.eus) :

  1. Praktikaren behin betiko baldintzak, enpresak komunikatu behar ditu (beharrezko datuak)
  2. Praktika tutorizatuko duen Eskolako irakaslea, ikasleak komunikatu behar du

Hitzarmenaren 3 ale prestatuko dira eta ikasleak idazkaritzan jasoko ditu, enpresara eraman, eta bertan sinatu eta zigilua jartzeko. Sinadura guztiak dituztenean, ale bat enpresak jasoko du, beste bat ikasleak, eta hirugarrena, idazkaritzan entregatu beharko du ikasleak praktika hasi baino lehen. Ez entregatzeak praktikaren baliogabetzea ekar lezake.

Hasiera batean adostutako egonaldia luzatu beharko balitz, hitzarmena aldatzeko eskaera korreo elektronikoz do-ep.karreragunea@ehu.eus helbidera bidali beharko da.

Hitzarmenaren baldintzetan beste edozein aldaketa egin beharko balitz, idatziz bidali beharko da eskaera do-ep.karreragunea@ehu.eus helbidera.

Praktika bukatu ondoren

Praktika bukatu ondoren, enpresako instruktoreak ebaluazio inkesta bete beharko du GAUR-en. Plataforma berean tutorizatutako praktikaren ziurtagiria eskatzeko aukera izango du (ikus begiralearen eskuliburua).