GRAL Enpresan

COVID-19 egoeraren aurrean martxoaren 16an Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleen egonaldi presentzialak enpresan bertan behera geratu ziren. Maiatzaren 26tik aurrera  berriro ere egonaldi presentzialak baimendu dira. Ikaslea enpresara bueltatu aurretik derrigorrezkoa da praktiketako/GrAL hitzarmena berritu eta sinatzea.
Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizio-beken programari dagokionez, baliogabetu egin da apirilaren 1etik ekainaren 30era programatutako praktikaldia.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (GIE) ikasleek Gradu Amaierako Lana (GrAL), enpresa edo erakunde kolabaratzaile batean garatu dezakete.

Enpresan egonaldia hasi aurretik, Lankidetzarako Hitzarmena sinatu behar da GIE eta Gradu Amaierako Lana eskaintzen duen erakundearen artean.

Ondorengo ataletan, enpresa eta ikasleek GrAL eskaintza egin eta hitzarmena tramitatzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dira: 

Enpresa

Ikasleak-GRAL

 

Harremanetarako

  • Kanpo Harremanetako Zuzendariordea:
    Faustino Mujika Garitano dk.
  • Administrari laguntzaileak:
    Bea García 943 01 7138
  • Ordutegia: Astearte eta ostegun 9:00etatik 14:00ak arte
  • Email: do-ep.karrerazentroa@ehu.eus