Ofertas de empleo

Ikasle tituluduna atal hauetatik sartu ahalko da enplegu eskaintzetara:

1.- ENPLEGU ESKAINTZAK. Enplegu eskaintzen urteko laburpena.

2.- LANBILA. LANBILA aplikazioko erabiltzailea eta pasahitza erabiliz ikaslea GAURrera sartu ahalko da, tituludunaren profilera, eta hortik enplegu eskaintzak ikusi ahalko ditu.

LANBILA, UPV/EHUko ikasleentzako enplegu poltsa bat da, enplegu zentroetakoa osatzen duena. LANBILAren helburua da ikasleak lan munduan txertatzen laguntzea eta enpresei toki bat eskaintzea profesional kualifikatuak lortzeko, profesionalak prestatzeaz arduratuko diren unibertsitateetako fakultate eta eskolen bidez.

3.- UPV/EHUko ENPLEGUAREN ATARI TEMATIKOA. UPV/EHUk ikasleen eskura jartzen ditu enplegua bilatzeko hainbat tresna:

Enplegu Ataria, enplegua bilatzeko leiho bat da. Hortaz, unibertsitateko ikasleei UPV/EHUko nahiz kanpoko enpleguaren baliabide publikoei buruzko informazioa ematen diegu.

4.- LANBIDENET. Ikasleek, lehenengo, erregistratu egin beharko dute LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuko eskaintzetara sartzeko. Hedabideetan argitaratutako lan eskaintzei buruzko informazioa ere izango da, baita enplegu publikoari buruzkoa ere.

LANBIDEk hauek eskaintzen ditu haren bulego sarean: ENPLEGUA, PRESTAKUNTZA, ORIENTAZIOA…

5.- Ikasleak (egiten ari da webgunea). Ikaslea, lehenengo, erregistratu egin beharko da, eta enplegu eskaintzen publizitatea aurkituko du.