Informazioa eta oinarriak

Helburuak: Motostudent-ekin erlazionatutako Gradu Amaierako Lanak (GAL) garatzea eta praktiketan kredituak amortizatzea, enpresan egindako praktika eta GrAL-en kasuan bezala.

Graduak: Ingeniaritza Elektrikoa, Industria Elektronika eta Automatika, Ingeniaritza Mekanikoa.

Baldintzak 2019ko irailean: Lehenengo eta bigarren maila gaindituta duten ikasleak eta ikasketak amaitzeko 60 ECTS baino gutxiago gelditzen zaien ikasleak. Baldintza hauek 2019ko irailean bete beharko dira.

Koordinatzailea: Aitor Beranoagirre Imaz.

Industria Elektronika eta Automatika-ko laguntzailea: Guillermo García Anduaga.

Ikasleen hautaketa: espediente akademikoan eta curriculum vitae-an (CV) oinarritua izango da. Ez da aurretiko jakintza edo esperientziarik eskatuko proiektu honetan parte hartzeko. Hautaketa 2019-ko irailaren bukaeran egingo da.

Izen ematea: 2019ko irailaren 22ra arte, bera barne.