Ikaslea bazara

Graduko ikasleak

Enpresan praktikak eginez, ikaslea lan mundura gerturatzen da. Gainera, ordu horiek ikasten ari den Graduko hautazko kredituak amortizatzeko erabil ditzake (25 ordu enpresan= ECTS kreditu 1).

Praktikak burutu ahal izateko derrigorrezko baldintza da, Graduko kredituen %50a gainditua izatea (120 kreditu).

Baldintza hori betetzen duen ikasleak aukera izango du, GAURen, BORONDATEZKO PRAKTIKAK atalean sartuta, enpresek argitaratutako praktika eskaintzak ikusi eta horietan izena emateko (ikus aplikazio informatikoaren ikaslearen eskuliburua).

Graduaren ikasketa planean jasotako hautazko kreditu kopuruaren arabera, enpresan egonaldia, gehienez, honakoa izan liteke:

Graduak Hautazko kredituak Gehienezko ordu kopurua enpresan Aitortutako ordu kopurua
Industria Arloa 24 750 600
Ing. Zibila 18 550 450
Arkitektura Teknikoa 27 825 675
GARRANTZITSUA!!! Praktika hasteko, ezinbestekoa da aurrez hitzarmena sinadura guztiekin izatea (enpresa, ikaslea, eskola). Honela, praktikak irauten duten bitartean aseguruaren babespean egongo da ikaslea eta amaieran, kredituen onarpena eskatzeko aukera izango dugu.

Hitzarmen tramitazioa

Hitzarmena GIEko idazkaritzan tramitatuko da. Horretarako beharrezkoa izango da, praktika hasi baino gutxienez bi lan egun lehenago, honako informazioa komunikatzea ( do-ep.karreragunea@ehu.eus)

  1. Praktikaren behin betiko baldintzak enpresak komunikatu behar ditu (beharrezko datuak)
  2. Praktika tutorizatuko duen EIGko irakaslea nor izango den ikasleak komunikatu behar du

Hitzarmenaren 3 ale prestatuko dira eta ikasleak idazkaritzan jasoko ditu, enpresara eraman, eta bertan sinatu eta zigilua jar diezaieten. Sinadura guztiak dituztenean, ale bat enpresak jasoko du, beste bat ikasleak, eta hirugarrena, idazkaritzan entregatu beharko du praktika hasi baino lehen. Ez entregatzeak praktikaren baliogabetzea ekar lezake.

Praktika bukatu ondoren

Burututako praktiken ziurtagiria lortzeko eta praktika horiek espedientean agertzeko, ezinbestekoa da ondorengo pausuak GAURen osatzea:

  1. Ikasleak oroimen-txostena galdeketa bete (Ikaslearen eskuliburua)
  2. Enpresako instruktoreak ebaluazio galdeketa bete (begiralearen eskuliburua)
  3. Eskolako tutoreak praktikaren ebaluaketa egin (Irakasle-tutorearen eskuliburua)
  4. Aipatutako pausuak bete ondoren, ikasleak ziurtagiria eskatu ahal izango du GAURen bidez
  5. Ziurtagiria idazakaritzan jaso dezake

 

Ziurtagiria egiten denean, praktikak espediente akademikoan islatuta geratzen dira.

GARRANTZITSUA!!! Praktikak espedientean agertzeak ez du esan nahi beharrezko hautazko kredituak amortizatuta daudenik.

Burututako praktikekin hautazko kredituen amortizazioa egiteko, kontsulta ezazu Hautazko kredituak amortizatzeko jarraibideak atala.