CDS. CDS haurren depresioa neurtzeko eskalaren euskarazko egokitzapena.
- Year:
- 2012
- Description:
-
Depresioa gizarte garatuetako nahaste ugarienetarikoa da, baita haur eta nerabeen kasuan ere, lurraldearen arabera prebalentzia % 2,1 – % 8,1 artean kokatzen baita (Ghandour et al., 2019).
Literatura psikiatrikoan haurren depresioaren inguruko erreferentziak 70. hamarkadaren amaieran azaldu ziren lehenengoz (Tisher, 2007). Depresioaren ezaugarriak desberdinak izan daitezke haurretan, horrela, helduen ohiko hainbat sintomaz gain (autoestima baxua, loaren aldaketak, apetitoa eta gorputz pisua galdu edo irabazi, isolamendu soziala, hiperaktibitatea, disforia eta idia suizidak) (Del Barrio, 1990; Del Barrio et al., 1994) badira haur eta nerabeetan espezifikoak diren depresio sintomak, hala nola, jokaera arazoak, suminkortasuna, haserrealdiak eta desobendientzia (Del Barrio, 1990). Hortaz, oso beharrezkoa da haur eta nerabeen depresioa ebaluatzeko berariazko tresnak edukitzea, eta hauek haur eta nerabeen lehen hizkuntzan izatea.
CDS (Children’s Depression Scale, Lang eta Tisher, 1978) haurren depresioa neurtzeko eskalaren euskerako egokitzapena 8 eta 16 urte bitarteko haurretan erabili daite. Eskala hau 66 itemez osaturik dago, eta 5 puntuko Likert motako eskala du (1 = erabat ados, 5 = erabat desados). Eskala honen bertsio desberdinen artean ez da dimentsioen inguruko adostasun bat eskuratu. Euskerazko bertsioa 2 dimentsioz osatuta dago:
Depresio dimentsioa (48 itemez osatua): item hauek afektu negatiboko erantzunak, interakzio sozialeko zailtasunak, haurraren isolamendu eta bakartasuna, sentimendu negatiboak, norbere buruaren autoestimu eta balorazioaren jarrerak eta kontzeptuak, gaixotasun zein heriotzaren inguruko ametsak eta fantasiak eta norbere burua mintzeko sentimenduak neurtzen dituzte.
Dimentsio positiboa (18 itemez osatua): dimentsio honetako itemek berriz, haurraren poztasun eza edo bizitza disfrutatzeko eta poztasuna sentitzeko ezintasuna neurtzen dute.
Galdetegia erantzuteko 30 – 40 minutu behar dira.
Gaztelerazko eta euskarazko bertsioak eskuratzeko Hogrefe TEA argitaletxe bidez egin behar da, esteka orriaren amaieran dago.
Tresna hau honako ikerketa honetan balidatu zen:
Balluerka, N., Gorostiaga, A., & Haranburu, M. (2012). Validation of children’s depression scale in the Basque-speaking population. The Spanish journal of psychology, 15(3), 1400.
Bibliografia:
Del Barrio, V. (1990). Situación actual de la evaluación de la depresión infantil [Current status of children’s depression assessment]. Evaluación Psicológica/Psychological Assessment, 6, 171–209.
Del Barrio, V., Frías, D. eta Mestre, V. (1994). Autoestima y depresión en niños [Self-esteem and depression in children]. Revista de Psicología General y Aplicada, 47, 471–476
Ghandour, R. M., Sherman, L. J., Vladutiu, C. J., Ali, M. M., Lynch, S. E., Bitsko, R. H. eta Blumberg, S. J. (2019). Prevalence and treatment of depression, anxiety, and conduct problems in US children. The Journal of pediatrics, 206, 256-267.
Lang, M. eta Tisher M. (1978). Children’s Depression Scale. Camberwell, Australia: Australian Council for Educational Research.
Tisher, M. (2007).The Children’s Depression Scale in family therapy: Hearing the hurt. Australian and New Zealand Journal of Family Therapy, 28, 130–137. http://dx.doi.org/10.1375/anft.28.3.130
- Link with additional information:
- (Opens New Window) https://web.teaediciones.com/CDS-Cuestionario-de-Depresion-para-ninos.aspx