Hezkuntza eremuan iniziatiba pertsonala neurtzeko eskala (EMIPAE-E) – Euskarazko bertsioa
- Year:
- 2018
- Description:
-
Hezkuntza eremuan iniziatiba pertsonala neurtzen duen eskala da EMIPAE-E.
Iniziatiba pertsonala honako ezaugarriak dituzten pertsonen jokabide multzoa da: izaera ekintzailea, ikuspegi proaktiboa, eta helburu bat lortu nahi denean topatzen diren zailtasunak gainditzeko jarraikitasuna (Frese, 2001; Frese eta Fay, 2001).
Iniziatiba kontzeptua honako hiru dimentsioz osatua dago:
1. Portaera Proaktibo/Prosoziala: Arazoak zein aukerak aurrez antzematean datza, arazoei aurre egiteko eta aukerak aprobetxatzeko estrategiak garatuz. Epe luzerako ikuspegia eta feedbackaren bilaketa aktiboa suposatzen du. Gainera, iniziatibarekin lotutako portaerak taldearentzat edo hurbileko testuinguruarentzat onuragarriak izan behar dute (orientazio prosoziala) (Frese, 2001; Frese eta Fay, 2001).
2. Jarraikitasuna: Norberak ezarritako helburuen lorpenean tematia izatean datza, arazoen aurrean gainbehera ez etortzeko ahalmenean eta aurrera jarraitzeko borondatean (Frese, 2001; Frese eta Fay, 2001).
3. Auto-hasera: Pertsona batek aurrez inork eskatu gabe, behartua izan gabe eta inolako argibide zehatzik jaso gabe, zerbait egitea suposatzen du. Norberak bere helburuak finkatzen ditu eta hauen ardura hartzen du (Frese, 2001; Frese eta Fay, 2001)
EMIPAE-E Lanbide Heziketako ikasleen populazioan hiru dimentsio neurtzen dituen tresna da. 5 puntuko Likert motako eskalan (1: Guztiz desados eta 5: Guztiz ados) erantzuten diren 17 itemez osatua dago.
Dimentsioetako bakoitza osatzen duten itemak ondokoak dira:
– Portaera proaktibo/prosoziala: 2, 4, 5, 8, 10, 11, 14 eta 16 itemak.
– Jarraikitasuna: 7, 12, 13 eta 15 itemak.
– Auto-hasera: 1, 3, 6, 9 eta 17 itemak.
Galdesortaren eskuliburua eskuragarri dago testuaren amaierako estekan. Eskuliburuan eranskin moduan dago galdesorta bera ere.
Testaren honako ikerketa honetan balidatu zen:
Gorostiaga, A., Balluerka, N., Ulacia, I., & Aliri, J. (2018). Evaluación de la iniciativa personal en el ámbito educativo y su relación con la actitud emprendedora y el rendimiento académico. Revista Iberoamericana de Diagnóstico y Evaluación–e Avaliação Psicológica, 48(3), 105-116.
Bibliografia:
Frese, M. (2001). Personal initiative (PI): The theoretical concept and empirical findings. En M. Erez, U. Kleinbeck y H. Thierry (Eds.), Work Motivation in the context of a global economy (pp. 99-110). Mahwah: Erlbaum.
Frese, M. eta Fay, D. (2001). Personal initiative (PI): An active performance concept for work in the 21st century. En B. M. Staw y R. M. Sutton (Eds.), Research in Organizational Behavior (Vol. 23, pp.133–187). Amsterdam: Elsevier Science.
Gorostiaga, A., Balluerka, N., Ulacia, I. eta Aliri, J. (2018). Evaluación de la iniciativa personal en el ámbito educativo y su relación con la actitud emprendedora y el rendimiento académico. Revista Iberoamericana de Diagnóstico y Evaluación–e Avaliação Psicológica, 48(3), 105-116.
- Link with additional information:
- https://osf.io/k3yqn