Main products

IPPA. IPPA tresnaren euskarazko egokitzapena.

Year:
2014
Description:

Gurasoekiko eta lagunekiko atxikimendu ebaluatzeko galdesorta da IPPA. Atxikimenduaren ikuspegi afektibo-kognitiboan oinarritzen da eta bere bertsio originalean (Armsden eta Greenberg, 1987) hiru dimentsio barneratzen zituen arren (konfiantza, harreman batean ezartzen den elkarrekiko ulermen eta errespetu maila; komunikazioa, komunikazioaren irekitasuna eta kalitatea; eta alienazioa, pertsona arteko harremanetan emozionalki ez inplikatzea eta haserre sentimenduak), beste hainbat bertsioak (euskerazko bertsio honek barne) galdetegia unidimentsionala dela eta atxikimendu segurua edo ez-segurua neurtzen duela ondorioztatu dute.

Atxikimenduaren teoriak, atxikimendu emozionalak garapen emozionalean duen garrantzia azpimarratzen du. Atxikimenduaren inguruko lehen ikerketak haurrek beraien erreferentziazko gurasoarekiko zuten harremanean oinarritu baziren ere (Ainsworth eta Bowlby, 1991; Bowlby, 1969), nerabeek guraso eta lagunekiko duten atxikimendu segurua garatzearen garrantzia azaleratu dute hainbat ikerketek (errebisioa, ikusi Allen, 2008). Atxikimendu segurua duten nerabeek ongizate psikologiko hobea erakusten dute: emozioaren erregulazio (Allen eta Miga, 2010), harremanetarako gaitasun (Laible, 2007) eta autoestimu hobea (Gomez eta McLaren, 2007).

Eskalaren helburua 12-19 urte bitarteko nerabeetan guraso eta lagunekiko atxikimendua aztertzea da. Amarekiko, aitarekiko eta lagunekiko atxikimendu maila neurtzen duten 3 eskalaz ostatuta dago, lehen biak 17 itemez eta lagunekiko eskala 18 itemez osatua. Erantzuteko maiztasuna adierazten duen 5 puntuko Likert motako eskala du (1 = inoiz edo ia inoiz, 5 = beti edo ia beti).

Galdesorta eskuragarri dago testuaren amaierako estekan.

Galdesorta honako ikerketa honetan balidatu zen: Alonso-Arbiol, I., Balluerka, N., Gorostiaga, A., Aritzeta, A., Gallarin, M. eta Haranburu, M. (2014). Attachment dimensions in adolescence: an adaptation of the Inventory of Parent and Peer Attachment (IPPA) into Basque/Dimensiones del apego en la adolescencia: adaptación al euskera del Inventario de Apego de Progenitores y Pares (IPPA). Estudios de Psicología, 35(2), 359-386.

Bibliografia:

Ainsworth, M. D. S. eta Bowlby, J. (1991). An ethological approach to personality development. American Psychologist, 46, 333–341. doi:10.1037/0003-066X.46.4.333

Allen, J. (2008). The attachment system in adolescence. In J. Cassidy & P. R. Shaver (Eds.), Handbook of Attachment: Theory, research and Clinical Applications (2nd ed., pp. 419–435). New York, NY: The Guilford Press.

Allen, J. eta Miga, E. (2010). Attachment in adolescence: A move to the level of emotion regulation. Journal of Social and Personal Relationships, 27, 181–190. doi:10.1177/0265407509360898

Armsden, G. C. eta Greenberg, M. T. (1987). The inventory of parent and peer attachment: Individual differences and their relationship to psychological well-being in adolescence. Journal of youth and adolescence, 16(5), 427-454.

Bowlby, J. (1969). Attachment and loss: Vol.1. Attachment. New York, NY: Basic Books.

Gomez, R. eta McLaren, S. (2007). The inter-relations of mother and father attachment, self-esteem and aggression during late adolescence. Aggressive Behavior, 33, 160–169. doi:10.1002/ab.20181

Laible, D. (2007). Attachment with parents and peers in late adolescence: Links with emotional competence and social behavior. Personality and Individual Differences, 43, 1185–1197. doi:10.1016/j.paid.2007.03.010

Link with additional information: