IRA-AGHN. Arreta gabezia eta hiperaktibitatea nahastearen inguruan irakasleek duten ezagutza maila neurtzeko eskala – Euskarazko bertsioa.
- Year:
- 2014
- Description:
-
Arreta gabezia eta hiperkatibitatea nahasteak (AGHN) hiru sintoma nagusi ditu (gehiegizko aktibitatea, arreta gabezi iraunkorra eta/edo bulkadak kontrolatzeko zailtasunak) eta nahastea duen pertsonaren arlo akademiko zein sozialean eragiten du. AGHN garapenaren nahaste neurologiko ohikoenetakoa da, mundu mailan eginiko metaanalisi baten arabera, haurretan % 7,2koa da bere prebalentzia (Thomas et al., 2015). Hori dela eta, irakasleek AGHN sintomak detektatzen jakitea garrantzitsua da, baita nahastearen diagnosian eta haurrari dagokion tratamenduaren prozesu eta ebaluazioan laguntzea. AGHN inguruko ezagutza handitzeak irakasleek izan ditzaketen ideia okerrak zuzentzen lagun lezake, hala, beraien lanean izan ditzaketen ziurtasun ezak gutxituz. Gainera, nahastearen ezagutza hobea izateak, AGHN duen ikaslearekiko jarrera egokiagoa izatea bultzatzen du (Bekle, 2004; Ghanizadeh et al., 2006; Kos et al., 2006).
Arreta gabezia eta hiperaktibitate nahastearen inguruan irakasleek duten ezagutza maila neurtzeko asmoarekin, euskaraz sortutako tresna da IRA-AGHN. Galdetegia hiru erantzun aukera posibleko (zuzena, okerra, ez dakit) 26 itemez osatuta dago, horietatik 21 zuzenak dira eta beste 5 okerrak. Nahastearen 4 alderdi aztertzen ditu: AGHNren inguruko informazi orokorra, AGHNren sintomak eta diagnostikoa, AGHNren etiologia eta AGHNren tratamentua.
Dimentsioetako bakoitza osatzen duten itemak ondokoak dira:
• Informazio orokorra: 2, 9, 16 eta 24 itemak.
• Sintomak/Diagnostikoa: 1, 3, 6, 8, 12, 15, 18, 20, 21, 23 eta 25 itemak.
• Etiologia: 4, 7, 11 eta 17 itemak.
• Tratamendua: 5, 10, 13, 14, 19, 22 eta 26 itemak.
Testaren zuzenketa: item zuzen bakoitzeko puntu bat gehitzen da, eta itema gaixki erantzun edo ez dakit erantzuteagatik 0 puntu.
Galdesorta eskuragarri dago testuaren amaierako estekan.
Testaren honako ikerketa honetan balidatu zen:
Soroa, M., Balluerka, N. eta Gorostiaga, A. (2014). Elaboración y validación de un cuestionario (el IRA-AGHN) para evaluar el conocimiento de los maestros acerca del Trastorno por Déficit de Atención con Hiperactividad. anales de psicología, 30(3), 1035-1043.
Bibliografia:
Bekle, B. (2004). Knowledge and attitudes about Attention-Deficit Hyperactivity Disorder (ADHD): A comparison between practicing teachers and undergraduate education students. Journal of Attention Disorders, 7(3), 151-161. http://dx.doi.org/10.1097/00131746-200401000-00005
Ghanizadeh, A., Bahredar, M. J. eta Moeini, S. R. (2006). Knowledge and attitudes towards attention deficit hyperactivity disorder among elementary school teachers. Patient Education and Counselling, 63, 84-88. http://dx.doi.org/10.1016/j.pec.2005.09.002
Kos, J., Richdale, A. L. eta Hay, D. A. (2006). Children with Attention deficit Hyperactivity Disorder and their Teachers: A review of the literature. International Journal of Disability, Development and Education, 53(2), 147-160. http://dx.doi.org/10.1080/10349120600716125
Thomas, R., Sanders, S., Doust, J., Beller, E. eta Glasziou, P. (2015). Prevalence of attention-deficit/hyperactivity disorder: a systematic review and meta-analysis. Pediatrics, 135(4), e994-e1001.
- Link with additional information:
- (Opens New Window) https://osf.io/7sfc8