NEO PI-R. NEO PI-R tresnaren euskarazko egokitzapena.
- Year:
- 2011
- Description:
-
Ohiko nortasuna ebaluatzeko tresna ezagunenetakoa da NEO PI-R eta nortasunaren “bost handien” ereduan oinarritzen da (Goldberg, 1993):
Neurotizismoa:
Pertsona baten emozioen ezegonkortasun maila, beldurra, haserrea, erruduntasuna edo lotsaren gisako sentimendu negatiboak bizi izateko joera adierazten du.
6 fazetatan banatzen da: barne-herstura, etsaitasuna, depresioa, barne-herstura soziala, oldarkortasuna eta zaurkortasuna.
Kanporakoitasuna:
Jendartean, taldeetan eta bileretan ibiltzeko, emozio indartsuen bila ibiltzeko, eta emozio positiboak bizitzeko joera, asertibotasuna eta jardueretako energia-maila aztertzen ditu.
6 fazetatan banatzen da: adeitasuna, gregarismoa, asertibitatea, jarduera, emozio bilaketa eta emozio positiboak.
Ardura:
Pertsona batek bere gaitasunez duen sentimendua, hau da, autoeraginkortasun hautemana litzateke. Zenbateraino ordenatua den, bere eginkizunak betetzeko zenbaterainoko betebeharra sentitzen duen, zer-nolako aspirazio maila duen, zenbateraino den langilea, hasitakoa amaitzeko diziplina baduen, eta ekin aurretik edo hitz egin aurretik egin beharrekoa edo esan beharrekoa pentsatzen duen.
6 fazetatan banatzen da: gaitasuna, ordena, eginkizunaren zentzua, lorpen-premia, autodiziplina eta deliberazioa.
Maitakortasuna:
Pertsona atsegina, altruista eta enpatikoa izatea, besteez fidatu eta errukitzea, haiei laguntzeko prest egotea, eta nabarmendu gabe ibiltzeko joera azaltzea.
6 fazetatan banatzen da: konfiantza, tolesgabetasuna, altruismoa, jarrera bakegilea, apaltasuna eta besteekiko sentiberatasuna.
Esperientziarako irekitasuna:
Kanpo- eta barne-munduarekiko pertsona batek duen interesa, ideia berriekiko eta balore ez-konbentzionalekiko irekitasuna adierazten du. Sormenaren sustraian dagoen pentsamendu dibergentearekin erlazionaturik dago irekitasuna.
6 fazetatan banatzen da: fantasia, estetika, sentimenduak, ekintzak, ideiak eta balioak.
NEO PI-R tresnak 5 faktore hauek neurtzen ditu 5 puntuko Likert motako erantzun eskala bidez (1 = Erabat desados, 5 = Erabat ados). Galdetegia 240 itemez osatuta dago eta 40 minutu behar dira osatzeko. 16 urtetik gorako pertsonetan erabil daiteke eta modu indibidualean nahiz kolektiboan aplikatu daiteke.
Galdesortaren gaztelerazko eta euskarazko bertsioak eskuratzeko Hogrefe TEA argitaletxe bidez egin behar da, esteka orriaren amaieran dago.
Testaren honako ikerketa honetan balidatu zen:
Gorostiaga, A., Balluerka, N., Alonso-Arbiol, I. eta Haranburu, M. (2011). Validation of the Basque Revised NEO Personality Inventory (NEO PI-R). European Journal of Psychological Assessment.
Bibliografia:
Goldberg, L. R. (1993). The structure of phenotypic personality traits. American psychologist, 48(1), 26.
Gorostiaga, A., Balluerka, N., Alonso-Arbiol, I. eta Haranburu, M. (2011). Validation of the Basque Revised NEO Personality Inventory (NEO PI-R). European Journal of Psychological Assessment.
- Link with additional information:
- (Opens New Window) https://web.teaediciones.com/NEO-PI-R--INVENTARIO-DE-PERSONALIDAD-NEO-REVISADO.aspx