Main products

TECA. TECA tresnaren euskarazko egokitzapena.

Year:
2014
Description:

Enpatiak besteen pentsamendu eta egoera emozionala ulertzen eta sentitzen ahalbidetzen digu (Davis, 1996; Jolliffe eta Farrington, 2004). Bizikidetasun egokia mantentzeko elementu oso lagungarria da enpatia, eta eragin hau oso nabarmena da haurtzaro eta gaztaroko etapetan. Izan ere, garapeneko garai honetan, talde arauei egokitzeko eta autokontzeptua eraikitzeko pentsamendu eta jokaera ereduen garapenean gehien eragiten duten gaitasunetako bat da enpatia. Zehazki, nerabeak konparaketa soziala eta estatus sozialarekiko kezkarekiko zaurgarriak dira, hortaz, parekoen jazarpena autokontzeptu positiboaren mantenurako eta errendimendu akademiko egoki bat izateko mehatxu bilakatzen da (Barr eta Higgins-D’Alessandro, 2007).

Enpatia Kognitiboa eta Afektiboa Neurtzeko Testa (TECA) bertsio originala gazteleraz sortu zuten López-Pérez et al.-ek (2008) eta 33 itemez osaturik dago.

Euskarazko bertsioa berriz 31 itemez osatuta dago eta 5 puntuko Likert motako eskala du (1 = erabat desados, 5 = erabat ados). Enpatiaren 4 alderdi aztertzen ditu: ikuspuntua eskuratzea, ulermen emozionala, estres enpatikoa eta poztasun enpatikoa.

Ikuspuntua eskuratzea: beste pertsona baten lekuan jartzeko gaitasun intelektual edo irudimenezkoari egiten dio erreferentzia

Ulermen emozionala: beste pertsonen egoera emozionala, asmoak eta usteak antzemateko eta ulertzeko gaitasuna litzateke.

Estres enpatikoa: beste pertsona batzuek emozio negatiboak partekatzeko gaitasuna da.

Poztasun enpatikoa: beste pertsona batzuen emozio positiboak partekatzeko gaitasuna.

Euskerazko bertsioa 10-18 urte bitarteko haurrekin egokitu zen, baina bere bertsio originala 16 urte edo gehiago dituzten nerabe eta helduentzat da. 5-10 minutu behar dira galdetegia erantzuteko.

Galdesortaren gaztelerazko eta euskarazko bertsioak eskuratzeko Hogrefe TEA argitaletxe bidez egin behar da, esteka orriaren amaieran dago.

Testaren honako ikerketa honetan balidatu zen:

Gorostiaga, A., Balluerka, N. eta Soroa, G. (2014). Evaluación de la empatía en el ámbito educativo y su relación con la inteligencia emocional1 Assessment ofempathyin educational field andits relationship with emotional intelligence. Revista de educación, 364, 12-38.

Bibliografia:

Barr, J. eta Higgins-D’Alessandro, A. (2007). Adolescent Empathy and Prosocial Behavior in the Multidimensional Context of School Culture. The Journal of Genetic Psychology: Research and Theory on Human Development, 168 (3), 231-250. doi: 10.3200/GNTP.168.3.231-250

Davis, M. H. (1996). Empathy: A Social Psychological Approach. Boulder (Colorado): Westview Press.

Jolliffe, D. eta Farrington, D. P. (2004). Empathy and Offending: A Systematic Review and Meta- Analysis. Aggression and Violent Behaviour, 9, 441- 476. DOI: 10.1016/j.avb.2003.03.001

López-Pérez, B., Fernández-Pinto, I. eta Abad, F. J. (2008). TECA, Test de Empatía Cognitiva y Afectiva. Madrid: Tea Ediciones.

Link with additional information: