Karmele Marchante kazetariaren "PUTA NO SE NACE" liburuaren aurkezpena

First publication date: 11/03/2019

Hilaren 20an, asteazkena, “PUTA NO SE NACE” liburua aurkeztuko da, Karmele Marchante kazetari eta aktibista feministak idatzitakoa munduko hainbat tokitako emakume prostituituei ahotsa emateko.

“PUTA NO SE NACE” sexuaren lobbyak zapaltzen dituen emakume eta neskatoen esplotazioa salatzeko liburu bat da. Kazetari ospetsuak aski da esaten dio XXI. mendeko esklabotzari liburuan, ondorioei begiratu gabe emakumeen gorputzak erabiltzea eskatzen duten putazaleen erruz mundu osoko milioika emakume eskubide eta duintasunik gabe uzten dituen esklabotzari, alegia.

Arantza Campos, Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterreko zuzendarikidea, izango da aurkezpenaren gidatzailea.

Merkatuaren globaltasunak eta teknologia berriek gero eta irabazi handiagoko eta ahaltsuagoko ekonomia neoliberala bilakatu dute pandemia hau. Izan ere, munduko negozio handienetakoa da, armen trafikoarekin eta narkotrafikoarekin batera. Prostituzioa existitzen da emakume txiroen sexua erosten duten gizonak daudelako.  Legez kanpokotasunean ibiltzeak prostituzioa fenomeno sozial onartu eta legitimatu gisa finkatzen du, eta, ondorioz, giza eskubideen errespetuarekin aurrez aurre talka egiten du.

  • Tokia: CONVENT GARDEN (k/ Manterola, 15. Donostia)
  • Eguna: 2019ko martxoaren 20an
  • Ordua: 19:00

EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNAREN GAINEKO MASTERRA
MASTER EN IGUALDAD DE MUJERES Y HOMBRES