Asset Publisher

Session

Gaixotasun immunomediatuei (IMID) buruzko eguneratze-jardunaldia. Diziplina anitzeko ikuspegia

Image

UPV/EHUko Farmakologiako Janssen Gelak antolatutako jardunaldi hau 2022ko irailaren 29an izango da, arratsaldeko saioan (16:00-18:30), Bilboko Bizkaia Aretoan. Gaixotasun immunomediatuen arloan erreferentzia diren profesionalek parte hartuko dute, ikuspegi translazionaletik, patologia horien tratamendu terapeutikoaren erronka nagusiak planteatzeko. Orientazio kliniko nagusia badu ere, gustatuko litzaiguke patologia immunomediatuen gaian lan egiten duten edo interesa duten ikertzaile preklinikoak ere etortzea.
Jardunaldiaren egitaraua erantsitako fitxategian dago eskuragarri.
Doako izen-ematea, lekuak bete arte, hemen: https://forms.gle/xsWgjSyUe8HjsHyp6
Informazio gehiago: ehugela-janssen@ehu.eus

Registration

Web address: https://forms.gle/xsWgjSyUe8HjsHyp6

Contact