Asset Publisher

‘PIE Zabalduz', Itsasoko ikerkuntzari buruzko hitzaldien zikloa

First publication date: 23/01/2014

Lehenengo hitzaldia: "Ozeanoa eta Osasuna: zer da hau?"

  • UPV/EHUren Plentziako Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroak 'PIE Zabalduz' dibulgazio ekimena antolatu du.
  • Hizketaldien ziklo horren xedea itsasoko ikerkuntza zientifikoak duen garrantzia eta hark pertsonen bizimoduan duen eragina jakitera ematea da.
  • Urtarrilaren eta ekainaren artean izango dira hizketaldiak Bilbon eta Plentzian.
     

UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioak (PIE, euskaraz) bere ikerkuntza jarduera gizarteari hurbiltzeko ekimena jarri du martxan, urtarrilaren eta ekainaren bitartean "PIE Zabalduz" lemarekin ospatuko den dibulgazioko programa erakargarri baten bitartez. 

Egoitza Plentzian duen Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroak antolatutako hizketaldien ziklo honen lehenengo edizioak UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza jasoko du. Izenburua  'Ozeanoa eta osasuna; zer da hau?' izango da eta itsas zientzien ikertzaile nabarmenak elkartuko ditu itsasoak pertsonen bizitzan eta osasunean duen eragin zuzena zein den azalduko dute. Horrez gain, ikerkuntza zentro horren jarduerak eta zientzia eremua ezagutzera emateko plataforma ere izango da.

'PIE Zabalduz' ekimenak gonbidatutako izen handiko ikertzaileen hitzaldiak eskainiko ditu eta, jarraian, bertara hurbildu direnen artean solasaldia egingo da. UPV/EHUren ikerkuntza zentro horretan doktoretzako ikerkuntzak edo doktoretza ondorengoak burutzen ari diren ikertzaile gazteek aurkezpenak tartekatuko dituzte solasaldi horretan. 

PIE 2012an inauguratu zen, eta ikerkuntza zientifikoa eta teknologikoa burutzen duen eta goi mailako irakaskuntza eskaintzen duen ikerketa zentroa da. Plentziako antzinako erietxea zenean kokatutako erakunde honek itsasoko ingurumenaren osasuna aztertzen du eta baita hark gizakiongan duen eragina ere.

Hizketaldiak urtarriletik ekainera burutuko dira Foru Liburutegian (Diputazio Kl, 7) eta UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Et., 3, Bilbo), biak Bilbon, eta baita Plentziako Itsas Estazioan bertan ere. Sarrerak doan izango dira, bete arte.

ZIKLOKO HURRENGO SAIOAK

Urtarrilak 23, osteguna

Foru Liburutegia
Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez (CCC/KZK‐UPV/EHU)
18:30-19:00 'Ozeanoa eta Osasuna helburu dituen EHUko Plentziako Itsas Estazioa; zer da hau?', Ionan Marigómez (PIE; UPV/EHU)
19:00-20:00 'REACH europar araua: betebeharrak eta aukerak; zer da hau?', José Vicente Tarazona (European Chemicals Agency delakoaren Zientzia Presidentea)

Otsailak 5, asteazkena

UPV/EHUren Bizkaia Aretoa , Baroja Aretoa
Aurkezlea: Iñaki Saiz Salinas (UPV/EHU)
18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena
19:00-20:00 "Itsas biodibertsitatea XXI. mendeko ikuspuntutik; zer da hau?" Mikel Becerro (IPNA-CISC; PIE-UPV/EHU)

Martxoak 6, osteguna

UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Arriaga Aretoa
Aurkezlea: Jon Sáenz (PIE-UPV/EHU)
18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena
19:00-20:00
'Ozeanoen oszilazioak; zer dira eta zein eragin dute guregan?' Carlos García Soto (IEO Santander; PIE-UPV/EHU)

Apirilak 9, asteazkena

UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa
Aurkezlea: Miren P. Cajaraville (PIE-UPV/EHU)
18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena
19:00-20:00 'Moluskuen gaixotasunak; zer dira eta zein eragin dute guregan?' Antonio Villalba (CIMA, Arousa)

Ekainak 4, asteazkena

UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa
Aurkezlea: Maren Ortiz Zarragoitia (PIE-UPV/EHU)
18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena
19:00-20:00 'Etengailu endokrinoak; zer dira eta non daude?' José María Navas (INIA, Madrid)

Ekainak 26, osteguna

PIE-UPV/EHU (Plentzia)
Aurkezlea: Ibon Cancio (PIE-UPV/EHU)
18:30-19:00 'EHUko Kultura Zientifikoko Katedra' Juan Ignacio Pérez (CCC/KZK, UPV/EHU)
19:00-20:00 'Sendagai berrien itsas biobilaketa; zer da hau?', Simon Munt (Pharmamar, Madrid)