Breadcrumb

Asset Publisher

Zientzia eta Teknologia Fakultateak EKOSCAN ingurumen ziurtagiria lortu du

First publication date: 11/07/2013

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak EKOSCAN ingurumen ziurtagiria lortu du bere ingurumen kudeaketagatik. Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoak-IHOBEk ematen du saria.

Ekoskan araua sistema garden eta objektiboa definitzeko beharrari erantzuten dio Ekoscan ziurtagiriak eta kanpoko ebaluazioaren bidez ingurumenaren alde egiten duten ahaleginak aitortzen du.  Ziurtagirien sistema hau hirugarrenek egindako auditorian oinarritzen da eta ziurtagiridun erakundeek ezarritako Ingurumen Sistemak ongi funtzionatzen duen ikusten dute.

Ekoscan araua pribatua da, eta IHOBE sozietate publikoak onartu du, sustatu ere berak egiten baitu.  Ziurtagiri Erakundeek urtero egiten dituzte auditoriak eta Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoak-IHOBEk ematen dituen ziurtagirien baliozkotasuna ere bai.

Ekoscan arauaren araberako ziurtagiria lortzen duten erakundeek ingurumen hobekuntzako emaitzak lortu behar dituzte urtero. Eta ingurumen arloan ezar daitekeen legedia betetzen dela ziurtatu beharra daukate ziurtagiria lortu eta gehienez 3 urteko epean.

Informazio gehiago Ingurumena arloan fakultateko web orrian