“Inkesten eta esperimentuen kabia” lehiaketa 2018
First publication date: 21/06/2018
UPV/EHUko Matematika Apikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa sailak “Inkesten eta esperimentuen kabia” lehiaketarako deia egin du unibertsitate aurreko hezkuntza-mailetan estatistikaren irakaskuntza eta ikaskuntza bultzatzeko asmoz.
Lehiaketak honako hauen babesa jaso du: UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea; Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetza; Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetza; EUSTAT Euskal Estatistika Erakundea; eta BCAM Basque Center for Applied Mathematics.
Lehiaketaren antolakuntza 2018ko urtarrilean hasi zen oinarriak argitaratzearekin batera (https://www.ehu.eus/eu/web/incubadora/home). Lanak entregatzeko epea 2018ko maiatzaren 20an amaitu zen. 12 lan aurkeztu ziren 1. eta 2. DBHko kategorian; 6 lan 3. eta 4. DBHko kategorian; eta 4 lan Batxilergoko eta Prestakuntza Zikloetako kategorian (77 ikasle). Epaimahaiak aurkeztutako lanak ebaluatu zituen eta maila bakoitzean finalista gisa hautatutako lanen zerrenda argitaratu zuen ekainaren 5ean. Era berean, finalistei ebazpenaren berri eman zitzaien zuzenean. Finalistak hauek dira:
Categoría de 1º y 2º de la ESO / 1. eta 2. DBHko kategoria
Izenburua / Título: La vida en porciones
Egileak / Autoras: Adrian Faia, Salya González, Lucía Ginestá, Ixone Ibisate
Tutorea / Tutora: Angel Sáenz de Cámara
Zentroa / Centro: Paula Montal Escolapias
Izenburua / Título: Memorizatzeko gaitasuna eskolan
Egileak / Autores: Edgar Dinis Almeida, Ekiñe Uzkudun, Daniela Ríos, Asier Itulain
Tutorea / Tutor: Julen Azpeitia
Zentroa / Centro: Urola Ikastola BHI
Izenburua / Título: Música entre adolescentes
Egileak / Autoras: Julia Madariaga, Martina Urien, Marina Llano, Teresa Guervós
Tutorea / Tutora: Blanca García, Uxue Lekerika
Zentroa / Centro: IBVM Irlandesas
Categoría de 3º y 4º de la ESO / 3. eta 4. DBHko kategoriaIzenburua / Título: Nuevas tecnologias, redes sociales y salud
Egileak / Autores: Irene Danta Peña; Martin Madina Diez-Caballero, Andrea Firbida Fernández, Jon Cuevas Velasco
Tutorea / Tutora: Ana Pérez Herreros
Zentroa / Centro: Colegio Jesús-María Ikastetxea
Izenburua / Título: ¿Quieres un móvil? Estudio de un sorteo
Egilea / Autora: Sara Marzo Cadarso
Tutorea / Tutora: Elena Ramírez Ezquerro
Zentroa / Centro: IES Samaniego Laguardia
Categoría de 1º y 2º de BACHILLER / 1. eta 2. Batxilergoko kategoria
Izenburua / Título: The Wall cambia tu vida
Egilea / Autora: Alba Hernández Costoya
Tutorea / Tutora: IES Solokoetxe BHI
Zentroa / Centro: Josune Aurrekoetxea
Izenburua / Título: Juventud – hábitos – La generación Z e y/2
Egilea / Autora: Leire Pérez de Azpeitia Alonso
Tutorea / Tutora: Maribel Ortega
Zentroa / Centro: Pureza de María
Kategoria bakoitzeko finalistek lanaren ahozko aurkezpen bat egin zuten ekainaren 11n UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ahozko aurkezpenen ondoren, lanak bere osotasunean ebaluatu ziren.
Ebazpena eskualdeko faseko sari-banaketan eman zen jakitera. Sari-banaketa hori UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan egin zen 2018ko ekainaren 13an 18:00etan. Informazio eguneratua ekitaldiaren web-orrian dago eskuragarri.
Kategoria bakoitzeko lehen sailkatuak fase nazionalean parte hartzeko aukera izango du; lehiaketa hori ekainaren 27tik 29ra egingo da Kantabrian Sociedad Española de Estadística e Investigación Operativa (SEIO) elkarteak antolatuta.