home_cabecera

Menu Toggle site navigation

w_matricula

2021/22 Matrikula

Epeak

  • Lehen mailako matrikula: 2021eko uztailaren 19tik 29ra, irailaren 2an eta 3an, irailaren 6an eta irailaren 10ean (hitzorduaren arabera). Ikasle berriak.
  • Lehen mailatik gorako mailetako matrikula (automatrikula): 2021eko uztailaren 20tik 30era (hitzorduaren arabera). Aurreko ikasturtean Zientzia eta Teknologia Fakultatean matrikulatutako ikasleak.
  • Ikasketak berriro hartu nahi dituzten ikasleen matrikula: 2021eko irailaren 6tik 10era. Aurreko ikasturtean Zientzia eta Teknologia Fakltatean matrikulatuta ez zeuden ikasleak.
  • Mugikortasuneko ikasleen matrikula irakasgaien aldaketa: 2021eko uztailaren 20tik irailaren 15era
  • Matrikulako irakasgaien aldaketa: 2021eko irailaren 13tik 17ra. (Irakasgaien edota hizkuntzaren aldaketa).
  • Bigarren matrikulaldia: 2022ko urtarrilaren 24tik urtarrilaren 28ra.
  • Matrikula baliogabetzea: 2021eko abenduaren 31 arte.

Matrikula-automatrikula lehen mailatik gorako ikasleentzat eta lehen mailako errepikatzaileentzat

Automatrikula 2021eko uztailaren 20tik 30era bitartean egingo da, emandako hitzorduaren arabera.

Internet bidez egingo da eta  UPV/EHUtik kanpoko edozein tokitatik egin ahalko da GAUR aplikazioaren bidez.

Matrikula egiteko egun eta orduaren jakinarazpen ofiziala 2021eko uztailaren 16an argitaratuko da unibertsitatearen web gunean.

Mugikortasuneko ikasleen matrikula irakasgaien aldaketa

2020-2021 ikasturteko Sicue, Erasmus +, Latinoamerika edo Beste Norako Batzuk mugikortasun programa batean parte hartu duten ikasleentzat, edo 2021-2022 ikasturtean programa batean sartu eta nahi zituzten irakasgai guztiak matrikulatu ezin izan dituztenentzat.

Eskaerak 2021eko uztailaren 20tik 30era bidaliko dira, web bidez soilik, esteka honen bidez:

Formularioa bete eta "bidali" botoiari eman ondoren, frogagiri bat bidaltzen da posta elektronikora. Frogagiri hori da eskaera behar bezala egin izanaren froga.
Gogorarazten dizuegu matrikulak muga hauek dituela:

  • Guztira, ezin da gainditu 60 kreditu berriren eta 90 kredituren muga.
  • Ezin dira behe mailako irakasgaiak kendu, salbu matrikulatzen den lehen aldia bada (ezin dira kendu aurreko ikasturteko irakasgaiak, gainditu ez direnak edo aurkeztu ez direnak).
  • Akordio Akademikoan dauden irakasgai guztiak matrikulatu behar dira.
  • Ezin dira matrikulatu goi mailako irakasgaiak (Akordio Akademikokoak izan ezik) behe mailako irakasgaiak matrikulatu gabe.
  • Akordio Akademikoan sartutako goragoko mailetako irakasgaiak matrikulatzeko, 60 kreditu berriren muga gainditzen bada, baliogabetu beharko dira suspendituta ez dauden edo aurkeztu gabe dauden irakasgaiak.

Ebazpena emateko eta matrikularen frogagiri berria bidaltzeko epea irailaren 7tik 10era bitartekoa izango da, helbide honen bidez: @ikasle.ehu.eus.

Oharra: frogagiria daukazuela egiaztatu ondoren, eskatzen dizuegu eskatutako epea (irailaren 7tik 10era) arte itxaroteko matrikularen frogagiri berria jasotzeko; behin eta berriz egindako deiak edo mezuak ebazpen prozesua luzatzeko baino ez dira baliagarriak.

 

Matrikulatutako irakasgaiak aldatzeko

Irakasgaien edota hizkuntzaren aldaketa.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 13tik 17ra

Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako eskaririk.

 

Matematikako Graduko hautazko irakasgaien aldaketa

Inprimaki hau 2021/22 ikasturteko matrikulan Matematikako Graduko hautazko irakasgaiak gehitu/ezabatu/aldatzeko baino ez da.

Baliteke EZ onartzea egindako eskari guztiak.

Hautazko irakasgaiak kentzean edo gehitzean, inprimakian hautazkoak adierazten diren hurrenkerak zehaztuko du lehentasuna.

Eskaerak 2021ko abuztuaren 3tik irailaren 8ra bidaliko dira webaren bidez bakarrik, hurrengo estekaren bidez:

Bigarren Matrikulaldia

Eskaerak 2022ko urtarrilaren 24tik 28ra bidaliko dira webaren bidez bakarrik, hurrengo estekaren bidez:

 

Bigarren matrikulaldirako eskaerak Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2021/22 Ikasturteko Arautegiaren arabera ebatziko dira.

Ez da onartuko eskaerarik, besteak beste honako hauetarako:

  • Urte osoko eta lehenengo lauhilekoko irakasgaietarako.
  • Plaza mugatuak dituzten hautazkoetarako, horietan plaza hutsik geratzen ez bada.
  • Matrikula baliogabetu edo irakasgaiak aldatzeko, edo hizkuntza eta talde aldaketak eta antzekoak egiteko.
  • Ingeniaritza Kimikako curriculumeko praktikak: ZTF/FCTko Ingeniaritza Kimikoko graduko Curriculumeko Kanpo Praktikei buruzko araudiaren arabera (8.1.b eta 18.3 artikuluak), irakasgai hau bigarren matrikulalditik kanpo geratzen da praktikak azaroan esleitzen dira eta.

 

Matrikula ordaintzeko laguntza