RSME - BBVA Fundazioaren sarien banaketa

First publication date: 02/10/2019

2019ko Espainiako Matematikako Errege Sozietatea (RSME, gaztelaniazko siglen arabera) - BBVA Fundazioa sariak urriaren 3an entregatuko dira, 19:30ean, Salamancako Markesaren jauregian, alegia, BBVA Fundazioaren Madrileko egoitzan. RSMEko kideak gonbidatuta daude, baina bertaratuko direla berretsi behar dute irailaren 25a baino lehen.

Horra aurtengo saridunak:

  • Espainiako Matematikako Errege Sozietatearen 2019ko dominak: Marisa Fernández Rodríguez (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea), Jesús María Sanz Serna (Madrileko Karlos III.a Unibertsitatea) eta Sebastià Xambó Descamps (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa).
  • RSEM - BBVA Fundazioaren Vicent Caselles Matematikako Ikerketako 2019ko sariak: Daniel Álvarez Gavela (Princetongo Ikasketa Aurreratuetako Institutua, AEB), María Ángeles García-Ferrero (Zientzietako Matematiketarako Max Planck Institutua, Alemania), Xabier García Martínez (Vigoko Unibertsitatea), Umberto Martínez Peñas (Torontoko Unibertsitatea, Kanada), Carlos Mudarra Díaz-Malaguilla (Aalto Unibertsitatea, Finlandia) eta Marithania Silvero Casanova (Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • ESME, José Luis Rubio de Francia - BBVA Fundazioa proiektua (start-up grant bat 2018ko José Luis Rubio de Francia saria irabazi zuen ikertzaileari): Joaquim Serra Montolí (Züricheko Eskola Politekniko Federala, Suitza).