Enplegu Guneak
Ziur zaude saioa itxi nahi duzula?
Ezabatu
Ziur zaude ezabatu nahi duzula? Ekintza hau ezin da desegin.
Modu laburrean, ondorengo taulan ikusi ahal izango dituzu jaso ditugun azken lan-eskaintza berrienak. Saioa hasita, gainontzeko lan-eskaintza guztiak ikusi ahal izango dira.
EHUko Enplegu Guneetatik erakunde eta enpresekin harremanetan jartzen gara, gure unibertsitateko egresatuen laneratzea errazteko helburuarekin. Kudeatzen dugun lan-poltsara sartu ahal izateko, aldez aurretik PERTSONAK atalean erregistratu behar da. Erakundeek edo enpresek ERAKUNDEAK ETA ENPRESAK atalean izena eman ondoren argitaratu ahal izango dituzte beren eskaintzak.
EHUko ikasleak edo tituludunak direnak, besterik ez, eman ahal izango dute izena. Izena eman ondoren, mezu elektroniko bat jasoko dute, ZITA bat hitzartzeko eta dagokion Enplegu Gunera joateko jarraitu beharreko prozedura azaltzeko. Horrela, izena ematen duten pertsonek lan-orientazio pertsonalizatua jasoko dute eta zerbitzuan erregistratuak geratuko dira.
Erabiltzaile alta →Lan-eskaintzak argitaratu eta gure erabiltzaileen hautagaitzak jaso ahal izateko, aldez aurretik alta eman beharko da, ondoren lan-eskaintza argitaratzeko. Enplegu Guneak enpresa eta lan-eskaintza balioztatu eta argitaratu ondoren, enpresek kandidaturak eskuratu ahal izango dituzte.
Erakunde edo enpresa alta →