euskaraespañol

Alarma egoera: noraino mugatu ditzakete zure eskubideak?

Adituei galdetu diegu zer iritzi duten Espainiako gobernuak COVID-19ari aurka egiteko hartu dituen neurriei buruz

  • Erreportajeak

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/28

Irudia

COVID-19a gerarazteko hartu diren neurriekin, herritarren eskubideak eta askatasuna nabarmen murriztu dira. Pilar Nicolás (Zuzenbidea), Antonio Casado da Rocha (Etika) eta Luis Carlos Abecia (Osasun Publikoa) adituei egin diegu kontsulta, erabaki horiei eta neurriak arintzeko hartu daitezkeenei buruz iritzia eman dezaten.

Espainiako gobernuak alarma egoera ezarri zuen pasa den martxoaren 14an, eta eskubideak eta askatasuna nabarmen murriztu zituen estatu osoan. Horrek distopia bati eman zion bide; Orwellen 1984 ez zen zientzia fikzioa, errealitatea baizik.

Neurriok laster arinduko direnez, mundu osoko gobernuek, tartean, Espainiakoak, herritarrak mugikorren bidez geolokalizatzeko teknologiak erabiltzea dute asmo, edo Noeren arkak sortzea, gaitza duten pertsona sintomagabeak isolatzeko euren bizitokiez kanpo.

Alabaina, mendebaldeko demokrazien joko arauak kontuan hartuta, ezin daitezke hartu bestelako erregimenetan bezalako neurriak, eta koronabirusaren hedapena kontrolatzeko neurri murriztaileak hartzeari buruzko eztabaida puri-purian dago.

Carolin Emcke filosofo alemaniarrak gaztigatu duenez, “pandemiak agintekeriari bide eman diezaioke, errepresiorako eta datu digitalen bitartez zaintza totalitariorako abagune gisa hartu dezaketelako zenbaitek”; are gehiago, Europako gobernuren batek jaso du jada Europako Batzordearen abisua, COVID-19aren aitzakian joera antidemokratikoetara lerratzeagatik.

Noraino iristen dira banakoen askatasuna eta eskubideak, eta noraino gobernu baten horiek mugatzeko ahalmena, osasun publikoa bermatzeko oinarrizko printzipioaren mesedetan?

Espainiako gobernuak hartu dituen erabakien zilegitasunari buruz iritzia emateko eskatu diegu Pilar Nicolás doktoreari (Zuzenbideko irakaslea eta Zuzenbidea eta Giza Genoma katedrako ikertaldeko kidea), Antonio Casado da Rocha doktoreari, ETICOP (Praktikako Komunitateetako Etika) ikertaldeko ikertzaile nagusi eta kideari eta Luis Carlos Abecia Inchaurregui doktoreari (Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa saileko irakasle titularra eta Osasun Publikoa Masterreko arduraduna).

 

Pilar Nicolas Zuzenbidetik ikuspuntu bat
Pilar Nicolás:
«Datuak, teknologia eta eskubideak XXI. mendeko pandemia batean»
Carlos Casado Da Rocha Etikatik ikuspuntu bat
Antonio Casado Da Rocha:
«Askatasunaren prezioa»
Luis Carlos Abecia Inchaurregui Osasun Publikotik ikuspuntu bat
Luis Carlos Abecia Inchaurregui:
«Koronabirusa eta osasun publikoa vs. askatasuna eta erantzukizuna»