euskaraespañol

Graduondoko Sare Latinoamerikarraren VII. Kongresua inauguratu da Dominikar Errepublikan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/16

Irudia
San Domingoko Unibertsitate Autonomoko Pedro Mir Liburutegian egindako inaugurazio ekitaldia | Argazkia: UPV/EHU

Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan, Graduondoko Sare Latinoamerikarraren “Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia eta Hezkuntza Mundu Global batean” Nazioarteko VII. Kongresua egiten ari da, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoak antolatuta, Dominikar Errepublikako Goi Mailako Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia Ministerioaren eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Institutu Globalaren (Iglobal) laguntzarekin.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Eva Ferreirak, inaugurazio ekitaldian parte hartu du, eta nabarmendu du helburua dela “Latinoamerikako Graduondoko Sarea nazioarteko erreferente bihurtzea, irakaskuntza- eta ikerketa-komunitate gisa, eta, bereziki, Latinoamerikako esparru akademikoan sendotzea. Etorkizuna sare globaletan eta nazioarteko lankidetza-moduetan egituratzen da. Ildo horretan, gure sareak egoera pribilegiatuan kokatzen gaitu erronka horri aurre egiteko, ibilbide horren zati bat egin baitugu eta bultzada har baitezakegu proiektu berriei ekiteko, gure aliantzak sendotzeko eta horiek herrialde berrietara eta unibertsitate berrietara zabaltzeko.”

Graduondoko Sare Latinoamerikarra Euskal Herriko Unibertsitateak gidatzen du, eta, gaur egun, Latinoamerikako 12 herrialdetako 17 unibertsitatek osatzen dute. Sarea bi urtez behin biltzen da, nazioarteko kongresu baten esparruan, sarea osatzen duten doktoregaiek beren ikerketetan egiten dituzten aurrerapenak aurkezteko eta ezagutza trukatzeko.