euskaraespañol

Hogeita piku urte karikaturak egiten

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/07

Irudia

NON: Arte Ederren Fakultateko erakusketa aretoa NOIZ: 2021eko ekainaren 7a. NORK: Fernando Casabella. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

“Karikatura dibujo bat zan, eta dibujo horrek umoreriaren besotik oratuta ibiltzia pentsatu zebanian, akaso, demaseko hanka sartua egin zeban”, dio José Antonio Azpilikuetak ‘Karikaturak’ erakusketaren katalogoko aurrehitzean. Arte Ederren Fakultateko erakusketa aretoan ikusi ahal da, ekainaren 18ra arte, ikastegiaren 50. urteurrenaren jarduera programaren barne. Karikaturen protagonistak fakultateko lankideak dira. 20 urtetan zehar erretratatu ditu, batzuk behin eta bitan baino gehiagotan. Ezinezkoa irri ez egitea.

Erakusketa bertaratu ezin duenak ikusgai ditu Bibliotekan ‘Karikaturak’ katalogoaren aleak.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus