Hau uda! #18
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2020/08/03
NON: Santurtzi. NOIZ: 2020ko uztailak 20. NORK: Blanca Irene González. Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza.
Berrikasten
Udaberrian, gure bakardadean isolatuak, beste izakien bizikidetza irrikaz eta bekaizkeriaz begiratu genuen. So egin bitartean, elkarrekin bizitzen desikasi genuen.
Orain, uda arraro honetan mundura irteteari ekin diogu, zirraraz. Eta ez dugu nahi itsasoari mugak ezarri, bata bestearen ondoan bidaiatu besterik ez dugu nahi; baina elkarrekin bizitzen berrikasi behar dugu.
'Hau uda!' saileko argazki guztiak Photocampusen.
Uda (berezi) honen gainean zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus