euskaraespañol

‘Mindflu’, ‘By-Care’, ‘Go Random’ eta ‘Gamma Beacons’ dira ‘Think Big 2019’ko proiektu sarituak

Enpresa-ideien lehiaketak Bizkaiko UPV/EHUko ikasleen ekintzaile sena piztea du helburu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/07

Irudia
Think Big edizio honetako sarituak. Argazkiak: Tere Ormazabal. UPV/EHU

Enpresa-ideien lehiaketa da Think Big eta Bizkaiko UPV/EHU campuseko ikasleen artean ekintzaile sena piztea du helburu. Ekimen honek ikasleak animatu egiten ditu komertzialki bideragarriak diren produktu eta zerbitzuak garatzera, beraien lan-esperientzia eta ezagutzak aplikatuz.

Aurten, 24 proiektu aurkeztu dira eta irabazlea ‘Mindflu’  proiektua izan da. 2.500 €-ko saria jaso du. Handitzen ari diren markei ‘influencer’-en kontaktuak errazteko ideia garatu du Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle den Iván Salazar Casalek.

1.500 €-ko bigarren saria ‘By-Care’ izenburua duen enpresa-ideiak eraman du, aloa Campillo Mandaluniz, Jose Luis Unibaso Leon eta Eneko Montero Guerra.

Hirugarren sariak Go Random  eta Gamma Beacons. proiektuek lortu dituzte. Lehenengoaren egileak dira Daniel Nalda Blanco, Garazi Castro Pedrón, David Franco Aguirre, Ivan Rodríguez Pérez eta Xabier Martínez Parada.

Gamma Beacons. proiektuann aldiz, Aitor eta Asier Gamarra Moralesek eta Leonor Rodríguez Manriquek garatu dute. Azken bi ideia hauek 800 €-ko sari bana jaso dute.

Hiru accesit

Legit, Doublegate eta Zinnia Ediciones proiektuek accesit bat eta 300 € jaso dituzte bakoitzak. 2019ko edizio honetan 24 proiektu aurkeztu dira, 72 parte-hartzailek egindakoak (33 emakume eta 39 gizon). Lehiaketa ZITEK-ek antolatu du eta epaimahaia UPV/EHU, BEAZ (Bizkaian ekonomia eta berrikuntza sustatzeko sozietate publikoa) eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek osatu dute. Proiektuak baloratzeko orduan erabili diren irizpideak ideiaren berrikuntza eta orijinaltasuna eta horren garapena, bideragarritasun tekniko eta ekonomiko-finantzarioa eta ekintzaile taldearen konpromisoa izan dira.