euskaraespañol

1.164 ikasle aurkeztuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira UPV/EHUn

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/05

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa
Ikasleak, Carlos Santamaria Zentroan, USEren ezohiko deialdiaren proba batean. Argazkia: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa, UPV/EHU.

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.117 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 47k hasiko dituzte bihar, uztailak 6, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) ezohiko deialdiaren azterketak. Guztizkoa, 1.164, iazkoa baino pixka bat handiagoa da: 2020an 905 ikasle matrikulatu ziren ezohiko USEra. Aurten, beraz, % 28 igo da matrikula.

USE hiru egunetan zehar egingo da, ostegunera arte, hilak 8, UPV/EHUren hiru campusetan kokatutako bost epaimahaitan. Hain zuzen ere, Arabako Campuseko Elurreta eraikineko ikasgelategian; Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Gipuzkoako Campueseko Ignacio María Barriola zentroan.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura (bihar USE ezohikoa irekiko duen azterketa); Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari dagokio eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Onarpen fasea borondatezkoa da Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.

USE azterketak berregituratzea

COVID-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoera dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Hezkuntza Sailak adostu dute 2020an ezarritako USEko gaien azterketak berregituratzea mantenduko dela.

Funtsean, berregituraketa datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta B aukeretako galderak. Ereduak, orientabideak eta ebaluazio eta zuzenketa irizpideak ikasturte hasieran ezarri ziren, eta probarako erabiltzen ohi direnak dira.

Segurtasun neurriak

Higiene, osasun eta antolakuntza neurriak jasotzen dituen protokoloa ere prestatu da, probetan parte hartzen duten guztiek errespetatu behar dituztenak.

Hortaz, parte hartzaile bakoitzak azterketa egiteko materiala eraman beharko du (bolaluma, erregelak, kalkulagailua…), eta une oro mantendu beharko du ezarritako gutxieneko segurtasun distantzia. Maskara etengabe erabiltzea ere derrigorrezkoa izango da. Pertsona guztiek eskuak garbituko dituzte ikasgelara sartu aurretik, uraz eta xaboiaz edo sarreran ipiniko diren ontzietako gel edo soluzio hidroalkoholikoaz. Betiere dagokion epaimahaiaren presidente edota idazkariak emandako jarraibideak jarraitu behar izango dira.

USEri buruzko informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/use-2021/ezohiko-deialdia

2021eko USE EGINGO DUTEN IKASLEEN DATU XEHATUAK:

Batxilergoa

 

GAZTELERA

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

31

68

99

178

Gizonak

23

56

79

BIZKAIA

Emakumeak

104

176

280

563

Gizonak

84

199

283

GIPUZKOA

Emakumeak

48

127

175

371

Gizonak

44

152

196

Guztira

 

334

778

554 emakume

558 gizon

1.112*

*5 ikasle falta dira, ez baitira campus jakin batera adskribitu (UPV/EHUn azterketa egiteko baimena eskatu dute)

 

LH

 

GAZTELERA

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

4

0

4

4

Gizonak

0

0

0

BIZKAIA

Emakumeak

13

5

18

29

Gizonak

8

3

11

GIPUZKOA

Emakumeak

6

5

11

13

Gizonak

2

0

2

GUZTIRA

 

33

13

33 emakume

13 gizon

46*

*Ikasle bat falta da, ez baitira campus jakin batera adskribitu (UPV/EHUn azterketa egiteko baimena eskatu dute)