euskaraespañol

Elikagaien zientzia eta teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. mendean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/21 Noiz arte: 2014/01/22, 15:30 - 19:30

Kokapena

Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUren Farmazia Fakultateak burutuko ditu, urtarrilaren 21 eta 22an, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua (EZT) sustatzeko lehenengo jardunaldiak, Elikagaien zientzia eta teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. mendean izena hartuta. Jardunaldiotan bigarren hezkuntza eta batxilergoko ehun bat ikasle hartuko du bertako laborategietan, autonomi erkidegoko herri eta hiri ezberdinetatik etorritakoak.

Ekimen honetan parte hartuko dute arlo ezberdinetako irakasleek, hots: elikagaien teknologia (Mª Dolores Guillén, Mª José Manzanos, Encarnación Goicoechea, Iñaki Etaio, Patricia Sopelana, Ainhoa Ruiz), mikrobiologia (Ester Suñen), elikadura eta bromatologia (Marta Albisu, Jonatan Miranda y Arrate Lasa), biokimika (Mertxe de Renobales, Mailo Virto) eta kimika ez organikoa (Idoia Ruiz de Larramendi). Bárbara Nieva eta Alaitz Berrozabalgoitia doktoregaiek, bi ikasle ohik (Nerea Cabo, Demsac-ekoa, eta Itziar Insausti, Doniene Gorrondona upategikoa) eta Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteak(Carmen de Vega) ere hartuko dute parte.

Jardunaldi hauen bidez,Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduari buruzko informazioa zabaldu nahi da unibertsitatera etortzeko diren ikasleen artean, elikagaien teknologoaren lanbidearen berri emanez, berauen formazioa, gaitasunak, trebetasunak eta lanbide irteerak barne. Saioak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira arratsaldez 15.30etan hasi eta 19.30etan amaituta.

Ikasleek bost praktika egingo dituzte laborategietan, elikagaien zientzia eta teknologiari erlazionatutakoak: egiaztatuko dute mikroorganismoek elikagaien kalitate eta segurtasunean duten eginkizuna, sarri agertutako bi jasanezintasunetarako, gluten eta laktosarekiko jasanezintasunetarako sendabide bioteknologikoa emanez ahaleginduko dira, edarien maila alkoholikoa zehaztu eta honen garrantzia egiaztatuko dute, ahaleginduko dira zenbait elikagai zentzumenen bidez (usaimena, ikusmena, dastamena, ukimena) deskribatzen eta sakonduko dira elikagai-lipidoen garrantziaz (olioak eta koipeak), bai ikuspuntu teknologikotik nola zentzumen eta elikaduraren ikuspuntutik.