euskaraespañol

Mugarik Gabeko Ingeniaritzak XV. Mintegiari ekingo dio elkartasun eta hezkuntzaz mintzatuz

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/14 Noiz arte: 2015/01/27, 15:30 - 13:02

Kokapena

Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, otsailak 14, 15:30ean, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolako P1G1 mintegian (Urkixo Zumarkalea, z/g. Bilbo) Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteak antolatuko XV. Mintegia, Garapena, Lankidetza eta Teknologia, hasiko da. Ostiralero, maiatzaren 6ra arte, egingo dira jardunaldiak.

Lehenengo saioan, Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren kide Ruth Pérezek, mintegia aurkeztuko du, eta Hegoa Institutuko Juan Hernándezek eta Gema Celoriok ere parte hartuko dute. Hernándezek "Nazioarteko solidaritatea" hitzaldia emango du eta Celoriok, "Garapenerako Hezkuntza".

Mintegiaren helburu nagusia Giza Garapenerako Teknologien kontzeptua definitzea eta lantzea da. Izan ere, saioetan nazioarteko lankidetza, hezkuntza eta garapen kontzeptuak, eta garatzeko lankidetza jorratuko dira. Gainera, gai horiei ekingo diete inguru iraunkor eta genero ikuspegitik, mundu globalizatuan kontzientzia kritikoa sorrarazteko.