euskaraespañol

Omenaldia Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako lehenengo promozioari

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/25 Noiz arte: 2015/01/27, 12:00 - 09:05

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Aurtengo ikasturtean 50. urteurrena betetzen da Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolatik peritu industrialen lehenengo promozioa  irten zela. Ikasturte hartan, 1964. urtean, 14 izan ziren titulatutako ikasleak (hauetariko bat zendu delarik) eta hauek izango dira asteartean, otsailak 25, 12.00etan UPV/EHUren Arabako campuseko ikastegi horretako ekitaldi aretoan omenezko ekitaldia jasoko dutenak.

Omenaldi honetan, eskolako lehenengo promozioko bost titulatuk lanbidean izandako bizipenak azalduko dituzte, hala nola, enpresa berrien eratzen, beste krisialdietan egindako enplegu erregulaziorako espedientean edo Alemaniara lanera joan beharra; denbora iragan bada ere, historikoki errepikatzen diren egoerak direlarik.

Ekitaldian hartuko dute parte Xabi Sanchok, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako zuzendariak, Elixabete Arresek, Arabako campuseko idazkari akademikoa, eta omenduek, hots Javier Echevarría, Luis María Gándara, Víctor Antonio Suescun, Ignacio Echávarri eta José Antonio Santoyo.