euskaraespañol

Enpresen Gestioa eta Marketinga masterren amaiera ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/07 Noiz arte: 2015/01/26, 18:00 - 12:23

Kokapena

Areto nagusia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 7, 18:00etan,  UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko areto nagusian (Lehendakari Agirre hiribidea, 83. Bilbo) Enpresen Gestio eta Marketing masterren amaiera ekitaldia ospatuko da. Ekitaldi honetan, Enpresen Gestioa Masterra egin duten 40 ikaslek eta Marketing Masterra egin duten 38 ikaslek tituluak jasoko dituzte.

Amaiera ekitaldian izango dira Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea; José Luis Bilbao,  Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia; Arturo Rodríguez, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultateko dekanoa; Jon Landeta, Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuko eta Enpresen Gestio Masterreko zuzendaria, eta Marisol Aguirre, Marketing Masterreko zuzendaria. Gainera, aurtengo  amaiera ekitaldian, Jose Luis Bilbao master horien aitabitxi izendatuko dute.