euskaraespañol

"Gobierno Corporativo. El Consejo de Administración en la Empresa Familiar", Katya Azarkina-ren eta Alberto Guerra-ren hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/12 Noiz arte: 2015/01/26, 18:00 - 09:47

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, martxoaren 12an, 18:00etan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Lehendakari Agirre etorbidea, 83. Bilbo),  Garrigues abokatu bulegoko bazkideak diren Katya Azarkinaren eta Alberto Guerraren hitzaldia, Gobierno Corporativo. El Consejo de Administración en la Empresa Familiar, entzun ahal izango da. 

Bi familia enpresa berdin edo erakunde bat antolatzeko eredu bakar bat egon ez arren, hizlariek gaur egungo ekonomia egoeran gobernu korporatibo on bat izateko gomendio batzuk plazaratuko dituzte. Gomendio horiei esker enpresan balioa sortzen da eta arriskuak murrizten dira, besteak beste, mintzalarien arabera.

Hitzaldia Claves para generar competitividad en la empresa familiar programaren baitan kokatzen da. Programa hori 17 ekintzak osatzen dute, jardunaldi, tailer eta hitzaldi formatuetan. UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez; Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak jarri dute abian ziklo hori.

Hurrengo hilabeteetan, UPV/EHUko Enpresa Zientzien Fakultateak (Sarriko), Merkataritza Ganbarak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak familia enpresentzako interesgarriak izango diren ekimenak jasoko dituzte:

  • HITZALDIAK (Sarrikon izango dira denak):
  • JARDUNALDIAK:
    • 2014.05.30: Estructuras societarias de la Empresa Familiar (CEBEK)
    • 2014.06.12: Claves prácticas para la administración diligente y eficaz de las pymes y Empresas Familiares (Bilboko Ganbera)
    • 2014.06.24: Cómo impacta la Dirección de Personas en la Empresa Familiar en el éxito futuro del modelo de negocio: riesgos clave que pueden ser evitados (CEBEK)
    • 2014.10.02: La unión Familia Empresa: estrategias de comunicación frente a los conflictos (Bilboko Ganbera)
    • 2014.11.04: Los primeros pasos en la sucesión de la Empresa Familiar. Claves para una transición eficaz. (CEBEK)
  • TAILERRAK: