euskaraespañol

Abortu Legearen erreforma, eztabaidatzen

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/12 Noiz arte: 2015/01/26, 17:00 - 09:43

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 12, 17:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) "Abortuaren erreforma" izenburupeko jardunaldia antolatu du Kulturbasque Bizkaiko Campuseko programa kulturalak. UPV/EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradun Iñaki Lasagabasterrek irekiko du jardunaldia. Ekitaldi horretan,  Jon Mirena Landak, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasleak, eta  Mª Luisa Cuerda Arnauk, Castelloneko Jaume I Uniberstitateko Zuzenbide Penaleko katedradunak, ere parte hartuko dute. Landak abortuari buruzko ikuspegi orokorra eskainiko du, eta Maria Luisa Cuerdak Espainiako Gobernuak bultzatzen duen Abortu Legearen erreforma arakatuko du.

Jarraian, 19:30ean, mahai-ingurua hasiko da eta publikoak solasaldian parte hartu ahalko du. Mahai-inguruan izango dira: Anabel Sanz, Basauriko Udaleko Berdintasunerako teknikaria; Maria Viadera, Mugarik Gabeko kidea, eta Miren Ortubay UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakaslea.

Sarrera doan da.