euskaraespañol

Gaurtik aurrera UPV/EHUra Michelinen Bide Segurtasunerako Gazte Plana

Ostegunera arte, karpak jarriko dira Arabako Campusean ikasleak kontzientziatzeko jarduerak egiteko

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/31

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Michelinek abian jarri dute unibertsitateko ikasleen bide heziketa hobetzeko ekimen hau. Gaur hasita (astelehena, martxoak 31) eta ostegunera arte (apirilak 3), UPV/EHUko Arabako Campusean zenbait karpa egongo da jarrita, bide segurtasunarekin zerikusia daukaten jarduerak egiteko; haien bidez, gurpil enpresak aholkuak eta oinarrizko informazioak emango dizkie ikasleei arduraz gidatzen laguntzeko.

Inaugurazioan Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea eta Amadeo Álvarez Vitoria-Gasteizko Michelin fabrikako zuzendaria izan dira buru. Bertan ere egon dira, Alicia Ruiz de Infante Arabako foru diputazioaren Lan Publikoetarako diputatua, Garbiñe Sáez Molinuevo Euskal Gobernuko trafiko zuzendaria eta Luis Cid udaltzaingoaren burua.

Karpa hauetan, Julio Caro Baroja eta René Cassin kaleen arteko gurutzean jarrita, jarduera hauek eskainiko dira, besteak beste: gidatzeko testa, Ibilgailuaren iraultze simulagailua, alkohol kontsumoa simulatzeko betaurrekoak, Trivial jokoa, 12 metrotako Scalextric pista batean gidatu eta gailu mugikorretan jolasteko aplikazioak. Karpak 10etatik 18etara egongo dira zabalik, astelehenetik ostegunera.

Michelinenen ekimen honen bidez bilatzen da gazteek trafiko arauak barneratzea eta errespetatzea, berezko balioak direnen aldetik, eta guztiontzat onuragarri. Ekimena 2013ko azaroan hasi zen eta 2015ean amaituko da, eta unibertsitateetan egiten da. Asmoa da hiru urte hauetan 20.000 gaztek baino gehiagok parte hartzea. Epe horretan kanpaina 20 unibertsitate ikastegitatik pasatuko da hainbat jarduera egiteko. Astebete iraungo du kanpainak unibertsitate bakoitzean.

Arduraz gidatzeko aholkuak eta oinarrizko informazioak emango zaizkie ikasleei beren hizkeran. Michelinen Bide Segurtasuneko Gazte Planaren helburua da ikasleak ohartzea abiadurak, alkoholak eta arreta faltak errepidean dakartzaten arriskuez, kontuan hartuta istripuak normalean ez direla gertatzen arauak ez ezagutzeagatik, barneratuta ez izateagatik baizik.

Jardueretan parte hartzen duten ikasle guztien artean 1.500 euro zozketatuko dira unibertsitateko matrikula ordaintzeko. Zozketa notarioaren aurrean egingo da apiril amaieran edo maiatzean, Nafarroako, Oviedoko eta Euskal Herriko unibertsitateetan parte hartu duten ikasleen artean, horko unibertsitateetara eraman baita aurrera ekimen hau.