euskaraespañol

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalaren 12. promozioaren diploma banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/15 Noiz arte: 2015/01/20, 18:00 - 11:34

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 15, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Kolko Mitxelena gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalan 2012/13 ikasturtean ikasketak amaitu zituztenei diplomak banatuko zaizkie. Hamabigarren promozio hori 84 ikaslek osatzen dute -76 lizentziatu eta 8 graduatu-. Zeremonian, promozio horren bi espediente onenei omenaldi berezi bat egingo diete. Hauek izango dira: Ander Baza García-Pascual (9.5eko bataz besteko nota lortu zuen) eta Andrea Lipat (9.07 eskuratu zuen)

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Iñigo Lamarka, Artekoa
  • Juana Goizueta, Zuzenbideko dekanoa
  • José Manuel Martín Osante, Bizkaiko Atala Ordezkatuko dekanorde eta koordinatzailea
  • Igor Minteguia, Bizkaiko Campuseko Akademia Antolakuntzako eta Ikasleen dekanordea