euskaraespañol

Inaugurazioa Inaugurazioa

UPV/EHUk antolatzen dituen XXXIII Uda ikastaroak-XXVI Europar ikastaroen inaugurazio ekitaldi ofiziala

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/24 Noiz arte: 2014/12/03, 19:00 - 08:54

Kokapena

Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartean, ekainaren 24ean arratsaldeko 19,00etan eta Donostiako Miramar Jauregian XXXIII Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia izango dugu.

Irekiera hitzaldia GABRIEL ERKOREKA pianojole eta konposatzaileak emango du, besteren artean, 'Kantak' (1996), 'Áfrika' (2002) edo 'Ekaitza' (2012) lanen egileak.

Hitzaldiaren izenburua ondorengoa izango da: "Un acercamiento audaz a la Música Contemporánea".

Ekitaldian, honako hauek ere izango dira: IÑIGO URKULLU jauna, lehendakaria, IÑAKI GOIRIZELAIA jauna, UPV/EHUko errektorea; JUAN KARLOS IZAGIRRE jauna, Donostiako alkatea; MARTÍN GARITANO jauna, Gipuzkoako aldun nagusia; CRISTINA URIARTE anderea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko sailburua; RAFAEL PARDO, BBVA Fundazioko zuzendaria eta JOSÉ LUIS DE LA CUESTA jauna, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria.