euskaraespañol

Puy Fernández Osés, Arabako campuseko Esperientzia Geletako zuzendari berria

Ikasturtea 313 pertsonarekin hasiko da, titulazio desberdinetan matrikulatu direlarik

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/30

Puy Fernández

Puy Fernández Osés, Vitoria/Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailekoa, da Arabako campuseko Esperientzia Geletako zuzendari berria. Fernández Osés irakasle jardun da haur, lehenengo eta bigarren hezkuntzarako hasierako prestakuntzan 1985. urtetik, bai eta jardunean ari diren irakasleen prestakuntza etengabean ere.

Arabar campuseko Esperientzia Geletako zuzendari berriak parte hartu du hezkuntza guneen berrikuntza proiektuetan eta, gestioan, hamaika urtetako esperientzia du Irakasleen eskolako idazkari akademiko gisa.  Programa honetako zuzendari arituta, helduen ikaskuntzara hurbiltzeko parada izango duela dio Fernández Osés andreak, bere esperientzia eta ekimena ingurune berri batean aplikatzeko aukera, ikasleak ikasteko helburu argia eta hazkuntza pertsonalerako gogo bizia duelarik.

UPV/EHUren Arabako campuseko Esperientzia Gelen ikasturte berriak, guztira, 313 pertsona izango ditu matrikulatuta titulazio ezberdinetan. 174 pertsonak egin du matrikula giza zientzien titulazioan, 111-k helduentzako unibertsitate ikastaroetan eta 28 ikastaro osagarrietan.

Fernández Osés irakaslearen ustez, ikasleon bizi ibilbideak jakinduria berezia eskaintzen die, edozein eduki berri kokatu ahal izateko erreferentzia gisa darabiltena eta UPV/EHUk ezin laga dezakeena profitatu barik. Zentzu honetan, programak egokitu beharra du, ahal den heinean, ikasle hauen interesetara moldatuko bada, programako ikasleen eta gainontzeko unibertsitate ikasleen arteko komunikaziorako bide eskainiko badu.  Honez gain, kulturalki txertatzeko bide ere eman beharko die, hiritar gisa parte hartze aktiboago eta arduratsuagoa izan dezaten.