euskaraespañol

"Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak", liburua aurkeztuko da Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/16 Noiz arte: 2014/11/27, 11:00 - 13:00

Kokapena

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko ikerlari talde batek euskara jasoa ahoskatzeko lehenengo eredua plazaratu du, baita hori eskolan nola irakatsi behar den landu ere.

Ostegunean, urriak 16, 11:00etan, Bizkaia Aretoko Arriaga entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) UPV/EHUko, Euskararen bariazioa aztertzeko ikerketa taldeak -EUDIA- egindako Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. Laguntzarako materiala: teoria eta praktika liburuaren aurkezpena izango da.

Ia-ia 50 urte badira euskara batuaren lehen urrats ofiziala eman zela, eta azentuari buruzko lehen proposamenak mende laurdena betea duenean, oraindik ez dago euskara jasoa ahoskatzeko arau ofizialik; hots, ez da orain artean ahozko euskara estandarra nolako doinuaz ahoskatu behar den, ezta nola irakatsi behar den inoiz landu.

Hala, liburu aitzindari hori hutsune hori betetzera dator, alde batetik, euskara estandarraren azentua eta intonazioa ikertu dira bertan; eta hortik eredu bat atera da bai azenturako, bai intonaziorako.  Eredu horietatik abiatuz ahozko euskara nola irakatsi behar den eskoletan landu da, gainera, liburu honetan.

Prentsaurrekoan izango diren hizlariak:

  • Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordea.
  • Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria.
  • Gotzon Aurrekoetxea, UPV/EHUko EUDIA ikertaldeko kideak
  • Iñaki Gaminde, UPV/EHUko EUDIA ikertaldeko kideak
  • Asier Romero, UPV/EHUko EUDIA ikertaldeko kideak